Bera Bera

Select your language

Bera Berak Zuazo Barakaldori berriro ere irabazi dio, oraingo honetan gaur iluntzean Etxebarrin Euskadiko kopako bigarren finalerdian. Garaipenak (31-26) finalerako txartela eman dio eta bihar leku berean 20etan Kukullaga Etxebarri izango du aurrean, Aiala 32-12 gainditu baitu. Partida bigarren zatian erabaki da, donostiarrek defentsako lana areagotu dutenean –Zuazok hiru gol sartu ditu 15 minutuetan-. Norgehiagokan azpimarragarriena Alba Menéndez eta Nitsan Dunay hegalen ekarpena (golen erdia) eta, bestetik, Ainara García ‘Txiki’ gol batekin eta Elisa Leal atezaina debuta egin dute, azken honek azkeneko hamar minutuak jokatuz. Fitxa: Bera Bera 31, Zuazo Barakaldo 26 Bera Bera 31 (14+17): Yamiley, Castro (6), Núñez (1), Menéndez (6), Ezkurdia (1), Ederra (4), Altuna (3), Arizaga, Dunay (9), Ainara García (1) eta Leal (o.a.) Zuazo Barakaldo 26 (15+11): Temprano, Belloso (4), Yañez (9), Gil (3), Ahedo (2). Bonilla (3), Álvarez (2), Botica, Maialen (1), Sagasti, Aldekoa, Galarza (1) eta Fernández (o.a.) Epaileak: Juan José Gude Prego eta Carlos Javier Gude Prego Kanporaketak: Arizaga (2) eta Menéndez Bera Beratik Partzialak: 1-2, 2-4, 7-9, 10-11, 11-12, 14-15 17-17, 20-17, 22-18, 25-20-28-23 eta 31-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores