Bera Bera

Select your language

Cárnicas Guikarreko gerente Jesús Saenz eta Txuleta Jatetxeko Ande r Esarteren ekimenez, Bera Bera Eskubaloiko plantilla eta zuzendaritza gonbidatu dituzte larunbatean Txuletan afariaz dastatzeko “Bera Berak denboraldi bikaina bete duelako”.
Cárnicas Guikar enpresarena izan zen ideia: orain hilabete batzuk klubarekin harremanetan jarri zen-eta, aipatu eskaintza eginaz Txuleta jatetxearen laguntzarekin.
Cárnicas Guikarreko buru Jesús Sainzen hitzetan, “egiten ari ziren denboraldia ikusirik, horren zoragarri eta horrelako gorakako ibilbideaz, euren lana eskertzeko egokiena denboraldi amaieran afaria eskaintzea zela otu zitzaigun”.
Txuletako nagusi Ander Esartek, gipuzkoar kirolzale porrokatua izaki, ez zuen zalantzarik izan: “Emakumezkoen kirola bultzatu behar genuen, eta, gainera, horren emaitza onak eskuratuta, ez soilik aurten, aurreko urteetan ere bai; ekimen polita zen oso”.
Esarteren aburuz, gainera, “ideia ona zela pentsatu genuen liga amaierarako. Hori gutxi balitz, ikaragarrizko ibilbide honi larunbatean eskuratuko duten Liga titulua gehitu behar zaio. Izugarria izango da”.
Cárnicas Guikar –San Sebastián Gastronomikako Parrilla Lehiaketako txapeldun izandakoa iaz Txuletarekin batera- eta Bodegas Mitarteren produktuekin prestatuko dute afaria, esklusiboki Bera Berari zerbitzatuko zaiona. Aurretiaz, afaldu baino lehen, tabernan Grandin xanpain botilak zabalduz ospatuko dute denboraldia.
Bere aldetik, Bera Bera Eskubaloiak “Cárnicas Guikar eta Txuleta Jatetxearen ekimena eskertu nahi du” eta, horrez gain, “larunbat honetan Liga irabazteko aukera gauzatzea, denboraldia borobildu eta gau berezia izan dadila”. Bera Berak Castro Urdialesen jokatuko du larunbatean 19etan eta berdinketa batekin Liga aurreneko aldiz eskuratuko luke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores