Bera Bera

Select your language

Partida berezia izan zen larunbateakoa, tituloa ukitzeko moduan uzten duen azkenaurreneko koska, Bera Beraren aurreneko liga, alegia eta Reyes Carrere entrenatzaileari eta Eider Rubio jokatzeari utziko diotenez Bidebietan azken norgehiagoka bizi zuten. Zalegoa deialdiari erantzun zabala eman zion Bidebieta guztiz betetzen, gozatu zuen Bera Berarekin eta amaiaera arte zain gelditu zen taldea txalotzeko eta, ondoren, Reyes eta Eiderren lana eskertzeko. Aldez aurretik, taldekideek partidan gozatu zuten Eiderrekin, ostean airatu zuten eta inguratu zuten erreberentziak jasotzeko. Pista erdian kokatuta, gainontzeko plantillak babestuta lau dantzariek aurreskua eskeini zieten Reyes eta Eiderri. Ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Asier Sarriegik Goenageren bi koadro oparitu zien, klubeko presidente Fernando Diez Mintegik lore sorta bana eman zien eskubaloiri lotuta dauden koloreak nagusi eta Tati Garmendia arduradunak bi txapel eta opariak. Ekitaldi honekin, Bera Berak eskertu nahi izan zuen urte hauetan zabaldu dituzten baloreengatik, egindako lana, eskubaloiarekin duten lotura eta klubarekin izan duten inplikazioa, etorkizunean ere modu batean edo bestean emango dena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores