Ziztu bizian aurreneko ligaren bila (35-17)
Egun erabakiorra zen eta Bera Berak ez du hutsik egin, are gehiago, Bidebieta guztiz bete duen zalego gehiago liluratu du eta jokuari eta kemenari esker eta bere estiloan sinistuta liga eskuan du Rocasa 35-17 aise gaindituz.
Helvetia Alcobendesen aurrean Elche Mustang taldearen garaipena dela eta liga azken jardunaldian erabakiko da, donostiarrak eta alacantekoak etxetik kanpo arituko dira, Castro Urdiales eta Castelldefelsen, jaitsiera postuetan diren taldeak.
Bidebietan Elche menperatu zuenetik, Bera Berak jakin badaki bere eskuetan duela liga eta ez du gainontzeko emaitzen mesede espero. Apirila hila oparoa izan da eta partida honetara iritsi da, akaso historiako garrantzitsuena, sasoi onenean. Horrez gain, publikoak sekula bezala erantzun egin du Bidebieta betez, talde honekin lotura berezia duela frogatuz.
Konfidantza hori defentsaren bitartez bermatzen du Bera Berak. Elorza, Núñez, Menéndez eta Pinedok osatu duten blokea gaindiezina izan da Davinia, Luján eta Albaladejorentzat eta lortu dutenean Darly Zoqbirekin topo egin dute, bikain aritu baita brasildarra.
Halere, hasieran Bera Berak ez zuen kontraerasoak osatu eta Castrok markagailua hondatu duenean, 3. Minutuan, donostiarrek urduritasuna alde batera utzi dute, ziztu bizian garaipenaren bila abiatuz. Bera Berak korrika egin nahi zuen eta Ro’casak jaurtitzeko arazoak zituen. Davinia zen erreferentzia Rocasan eta zazpi metroetatik donostiarrei eutsi diete –bost goletatik, hiru penaltiz lortu dituzte- (6-5, 14. Min).
Lehenengo zati erdian hasi da Bera Beraren jaialdia. Rocasa ordu laurden bat golik gabe utzi dute, hau da, 9-0 partziala gauzatu egin du era guztietako golak sartuz baina batez ere kontraereasoetan. Atsedenaldian 16-6 eta partida goitik behera, zalegoa disfrutatzen eta publiko berria, aho zabalik.
Bigarren zati hasieran Rocasa tartea leuntzen saiatu da (17-9, 34. Min). Halere, Bera Bera berdin jarraitu du, Reyes Carrerek minutuak banatu dituelarik. Melania Falcón zen gehien asmatu duen jokalaria baina donostiarrek ez dute besoak jaitsi eta Eider Rubiorekin gozatu dute, izan ere, donostiarrak bere azken partida etxean jokatu du gaur.
Ondorioz, Bera Berak beste astebete zain egon beharko du aurreneko liga irabazteko. Castro Urdialesen izan beharko du baina lekua eta aurkaria berdin dio, 23 urte zain egon bagara..
Partida amaiaeran Reyes Carrere eta Eider Rubiok merezitako omenaldia jaso dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendari Asier Sarriegik Goenagaren bi koadro oparitu dizkie, Bera Berako presidente Fernando Diez Mintegik lore sorta bana eman die eta Tati Garmendia, Eskubaloiko arduradunak, txapel bana.
Fitxa Bera Bera 35 – BM Rocasa 17
Bera Bera 35 (16+19): Zoqbi, Castro (4), Elorza (2), Rubio (3), Pinedo (8), Núñez (2) eta Ziarsolo (8) –titularra- Menéndez, Arizaga (2), Ederra, Altuna (4), Dunay (2) eta Ezkurdia.
BM Rocasa 17 (6+11): Sánchez, Luján (1), Falcón (3), Albaladejo (2), Davinia (7), Haridian (3), Tiddara Trojaola –titularra- Guedes, Adriana González (o.a.), Arabia Peña (1), María González eta Tamara López.
Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (Kantabria)
Kanporaketak: Núñez eta Elorza Bera Beratik eta Davinia (2), Luján eta Falcón Rocasatik. Yubal Moreno, bigarren entrenatzaileak gorria ikusi zuen 25. min.
Partzialak: 3-1, 4-3, 7-5, 11-5, 13-5, 16-6 –atsedenaldia- 17-9, 21-11, 24-12, 27-14, 31-16 eta 35-17