Bera Bera

Select your language

Iritsi da eguna. Bera Berak beste final bat jokatuko du gaur BM Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurka (Bidebieta 19 horas, Jorge Escudero eta Jesús Escudero, Kantabria) Porriñon otsailaren 24an jokatutakoa gogoratuz. Donostiarrek sufritzen jakin izan zuten orduan gol bakar batez irabazteko eta gaur eskura utzi dezakete aurreneko liga. Horregatik, Bidebietak oso itxura ederra izango du. Inor gutxik galdu nahi du agian Bera Beraren historiako partidarik garrantzitsuena eta kiroldegia betetzeko klubak abian jarri dituen ekimenak oso erantzun zabala izan dituzte. Bera Beraren garaipena Elche Mustang taldearen berdinketa batera lotura, liga Bidebietan utziko luke gaur bertan. Halere, Carrusean aise irabazten dute alancantekoek eta handik berri onak gutxik espero dituzte. Oraindik, liga irabazteko aukera txikiak ditu Rocasak baina azken jardunaldian zaila da Elchek eta donostiarrek berriro huts egitea. Reyes Carrere eta Martin Larrañagak prest diren jokalari guztiak deitu dituzte, Vero Cuña izan ezik. Galizarra taldearekin entrenatzen ari da baina datorren denboraldia du buruan. Denboraldi amaierako ohiko miñekin baina inork ez du partida erabakiorra galdu nahi. Uxue Ezkurdia eta Esther Arrojeria gazteak ere deialdian dira. Taldea oso ondo entrenatu da astean zehar, asteartean Ereintzako mutilen aurka irabazi zuten eta susto bat hartu ere bai, baina, zorionez hor gelditu zen. Bera Bera sasoi onenean dago, kontzeptuak erabat barneratuta eta konfidantza gainezka. Rocasak oso eskubaloi ona egiten du baina donostiarrek jakin izan zuten partidarin galdu ez zuen taldeari lidergoa kentzen Antonio Morenon 20-26 irabazten, eta nekeari aurre egin zioten Porriñon Kopa eskuratzeko. BM Rocasa da, Bera Berarekin batera, bataz beste 30 gol baino gehiago sartu dituen talde bakarra baina seinale ona izango litzateke partida zenbaki horietan ez bada mugitzen. Gainera Penintsulako iparraldea ez zaio ondo joan, A Guardan galdu baitzuen eta Etxebarrin eta Barakaldon, berdindu. Beste partida Elxen galdu zuen. Bera Berak baino ez du Antonio Morenon irabazi. Horrez gain, Reyes Carrere eta Eider Rubiorentzat bere etxean, Bidebietan, azken partida izango da. Duela hiru urte Rocasaren aurka utzi zioten jokatzeari Bidebietan Tati Garmendia eta Esme Lópezek. Bera Berak 36-24 irabazi zuen. Instituzioek ere ez dute partida galdu nahi. Bertan izango dira, besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Lohitzune Txarola; Donostiako kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari nagusia, Asier Sarriegi.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores