Bera Bera

Select your language

Bihar larunbata (Bidebieta 19etan, Jesus eta Jorge Escudero) Rocasa nola gainditu "burubelarri" dago. Reyes Carrere entrenatzaileak normalitatea nahi du berarentzat eta klubarentzat partida ezberdin baten aurrean egon arren. Jakin badaki “norgehiagoka berezia da, Bidebietan azkena niretzat eta Eider Rubiorentzat, ez da berriro gertatuko baina irabazteko modua aurkitzeko lana hain handia denez gainontzekoa alboratu dugu” adierazi du. Reyesek ez du ukatzen, halere, “gauza handi bat lortzeko zorian gaude”. “Bidebietatik txapeldun irtetea gozamen handia litzateke baina egungo egoera ere oso egokia da” ohartarazi du gogoratuz “duela 23 urte talde honek ohorezko mailara igo zen eta liga irabazteko aukera izatea oso zaila da”. “Aurten egoera horren aurrean gaude –jarraitzen du Reyesek- eta Eiderren eta nire kasuak eman dira. Egun hauetan asko gogoratu naiz igoera lortu genuen egunarekin. Urte asko pasatu dira eta oso konplikatua da, baliabideak izan behar dituzu, kirol eta ekonomikoa arloetan oreka bat egon behar du eta talde honek lortu du. Hori dena Eiderren eta nire agurra baino garrantzitsuagoa da”. Partidaz galdeturik, bere ustez, “norgehiagokak galtzen edo irabazten dira jokatuz gero. Lider bagera besteek baino meritu gehiago, puntu bat behintzat, izan delako da”. Horregatik, bere ustez, “batez ere ondo jokatzen saiatu behar dugu eta partidari garrantzia kendu”. Bera Berak eta Rocasak ligan eta kopako finalean jokatu dute aurten. “Oso partida ezberdinak izan ziren, ligan beraiek ziren líder eta defentsari esker aise irabazi genien eta Kopako finalean, aldiz, titulua genuen jokoan, nekeari aurre egin genion eta hura kemena eta kalitatea nahastuz atera genuen”. “Larunbateko partidak aurrenekoenetan eman zena izan daiteke” dio. Hori dela eta “gure jokua egin behar dugu, hori baita dakiguna egiten, ahal balitz, markagailurik gabe jokatzea gustatuko litzaidake, jokua hizpide izateko eta ez emaitza, Vistal Laczpol taldearen aurkako partidan egin genuen bezala -12 gol irauli zuen Bera Berak- Taldea “oso ondo” ikusten du Reyesek, “pozik, alai”. “Azken partidak aise atera ditugu, lerroen artean oreka dago eta sasoi onean iritsi gara; liga amaierara horrela iristea sinatuko genuke hasieran” amaitu du. Bi partida gelditzen direnean, Bera Bera ligako txapelduna izango litzateke Rocasa gaindituz gero eta Elchek berdintzen badu Helvetia Alcobendasen aurkako partida.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores