Bera Bera

Select your language

Etxean azken partida jokatuko du. Reyes Carrere entrenatzailearekin batera Bidebietari agur esango dio duela 18 urte ohorezko mailan hasitako ibilbideari amaiera jarriz. Eider Rubiok “urduri” dagoela onartzen du, Bera Berak BM Rocasa hartuko baitu larunbatean (Bidebieta, 19etan) “baina partida hasi ahala urduritasuna desagertuko da” adierazi du donostiarrak. Taldea “oso ondo” ikusten du, “oso ondo defenditzen ari da eta larunbateko norgehiagoka finala moduan hartuko du, baina sentsazioak onak dira” onartu du. “Gure eskuetan dago” azpimarratu du. “Jokoan asko dugu, inoiz ez bezala liga irabazteko aukerak ditugulako” dio zentralak. “Bidebietan nire azken partidan liga irabaztea gozamen handia izango litzateke” horretarako Bera Beraren garaipenari Elche Mustang taldearen berdinketa eman beharko litzateke. Halere, "guk gure lana egin behar dugu". Bidebietan izango duen agurraz galdeturik, Eider Rubiok, alde batetik, "jendea taldea animatzera etortzea" eskatu du eta horrez gain, espero du amaieran taldeari "txalotzea egindako denboraldiagatik, hori da garrantzitsuena”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores