Darly Zoqbi: “Nire lehenengo liga irabazteko ordua iritsi da”
Azkeneko sei denboraldietatik bostetan Darly Zoqbik ligan azpitxapelketarekin gelditu behar izan du, ondorioz, Rocasa taldearen aurkako partida (larunbata 19etan, Bidebietan) iristeko irrikitan dago. Izan ere, donostiarren garaipen batek klubeko eta atezainaren aurreneko liga eskuratzeko zorian utziko luke hemendik hamar egunera liga Castro Urdialesen ondo ixteko zain.
Darly Zoqbi Brasiletik 20 urtekin atera zen, 2002. urtean Murtziara helduz. Hurrengo urtean Bera Berak fitxatu zuen hiru denboraldietarako. Frantziako HAC Handball taldeak fitxatu zuen orduan, lau urte jarraian azpitxapeldun izan zen eta 2006ko kopa irabazi zuen.
2010-11 denboraldian Mar Saguntora pasatu zen ligan hirugarren gelditu zelarik. 2011n Donostiara itzuli zen, Bera Berarekin Kopa eta Ligako azpitxapeldun atera zen.
Horregatik “liga irabazteko ordua iritsi da” dio. Taldea bezala, Darly sasoi onenean dago. Defentsa da Bera Beraren zutabe nagusiena eta maila ona ematen ari da orain. Izan ere, apirileko lau partidadan 22 gol edo gutxiago jaso ditu. Larunbateari begira seinale ona izango litzateke, aurrean aldiz Rocasa dago, Bera Bera kenduda, golegile nagusiena. Beraz ez da erraza izango. Bidebieta, zalegoen babesa eta talde honen gogoak kanariarrei aurre egiteko baliabide ezin hobeak izango dira.