Bera Bera

Select your language

Kontaketan akatsak medio -Thüringerri sartutako golak falta ziren-, Nagore Arizagari milagarren gola eman genion, 1.041. gola zenean. Zenbaki borobila Adriana Castroren gola batekin iritsi zen Bera Bera, Cleba Leonen aurkako partidan.
Bera Berak daramazkin 1.045 golak horrela banatu dira: Europan 193 gol egin ditu, Viborgen jokaturiko Championseko fase horretan eta Cup Winners’ Cupeko hiru kanporaketetan, hau da, guztira zortzi norgehiagoketan; Porriñon ospatu eta irabazi zuen Kopan, 73 gol hiru partidatan; Superkopan, 42 gol eta gaur arte 24 jardunaldietan, 737 gol ligan. 
Bataz beste ez da 28 goletara iristen, Ligan 30 gol baino gehiago egin ditu Bera Berak, golegile nagusiena izanez. Bigarrena BM Rocasa da, larunbateko aurkaria, 726 golekin.
Bera Berak Bidebietan etxetik kanpo baino hiru gol gehiago sartzen ditu, hau da, 32 gol baino gehiago eta donostiatik at, 29.
Aitzitiik, Bera Berak 810 gol jaso ditu, ligan 511, bataz beste partidako 21 gol baino gehiago. Lehiaketako gol gutxien jasotzen duen taldea da nabarmen, izan ere, hurrengoa Mecalia Atlético Guardés da 565 golekin.

Golegileak

Eli Pinedo: 183 (115 ligan)
Matxalen Ziarsolo 180 (132 ligan)
Patricia Elorza 125 (89 ligan)
Eider Rubio 115 (76 ligan)
Adriana Castro 78 (61 ligan)
Libe Altuna 78 (55 ligan)

Matxalenen laugarren 10 

Kapitaina jaurtiketan oso eraginkorra izan zen beste behin. Lehenengo zatian lau gol eta sei bigarrenean, ia guztiak kontraerasetan. Denboraldiko laugarren partida da hamar gol lortzen dituena: Etxebarri, Porriñon Kopako finalean Rocasaren aurka eta Castelldefelsen. Gainera, horietatik, Jorge Dueñas hautatzaileak hiru ikusi ditu. Matxalen ligako ‘Top Ten’ delakoan sartu da eta Bera Berako podiumnera igo da aurten 1.081 golekin, Tati Garmendia eta Esme López ondoan, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores