Bigarren zatien indarra
Bera Bera Eskubaloia ezaguna da intentsitate handiko partidak gustoko dituelako eta, ondorioz, minutuak pasatu ahala aurkaria atzean uzten du normalean. Otsailetik hona Ligan eta Kopan jokaturiko azkeneko hamar partidetan gehienetan gertatu dena.
Denboraldiko unerik garrantzitsuenetan, baliabide horiei esker Vistal Laczpol Gdyniaren aurkako kanporaketa irauli egin zuen Bera Berak eta, era berean, aurkariari lehenengo zatian utzitako abantaila donostiarrek gehienetan egoerari buelta emateko aukera izan dute. Bigarren zatietan bi taldek baino ez dute hamaika gol sartu azkeneko hamar partidatan.
Ibilbidea marrazten otsailaren 10ean hasi zen Bera Bera. Poloniako txapeldunen aurkako kanporaketa irauli egin zuen egunean. Bera Berak hamar gol jaso zituen bigarren zatian, kanporaketari bere alde jarri zuenean eta Vistal Laczpol taldearen erreazkioa ekidin zuen.
Partida horren ostean, donostiarrek asteazkenean Lizarrerian jokatu zuten. Itxakok zortzi gol sartu zituen azkeneko 30 minutuetan (17-32, amaieran). Handik hiru egunetara Etxebarrin, Kukullagak 11 gol egin zizkion Bera Berari. Donostiarrak lehenengo zati amaieran aurretik jarri ziren eta bigarren zatian 17 gol sartu zituzten (21-29 amaieran).
Kopan, iraulketak
Kopa iritsi zen otsailearen 21ean. Ostegun horretan Zuazo Barakaldo atsedenaldira 11-13 aurretik iritsi zen. Bigarren zatian bizkaitarrek zazpi gol baino ez zituen egin –azkeneko hamar minutuetan, bi- eta Bera Berak luzapenean gainditu zuen Zuazo, penaltiz gol bakarra egin zuena.
Final-erdietan, hurrengo iraulketa. Atsedenaldian Elche 8-12 nagusi. Bera Berak defentsan partziala itzuli zuen, hau da, elxetarrek zortzi gol sartu zituzten eta donostiarren 15 golei esker, partida irabazi (23-20) eta finalerako txartela lortu zuten. Eta asteko hirugarren norgehiagokan, Bera Berak 2-5 hasierako partziala gainditu zuen, 14-10 iritsi zen atsedenaldira baina bigarren zatian sufritzen jakin izan zuen (25-24) Kopa eskuratzeko (kanariarrek 11 gol sartu zituzten).
Martxoan, Ligara itzulita, Mecalia Atlético Guardés taldeak ez zuen Bera Bera estutu Bidebietan. Galizarrek zortzi gol sartu zituzten bigarren zatian (27-17 amaieran). Handik lau egunetara, Alacanten Mar Alicante 15-13 heldu zen aurretik atsedenaldira baina ez zen hamar goletara iritsi ondoren (24-28 amaieran).
Eta Elche Mustang taldearen aurkako partida erabakiorra iritsi zen. Bidebieta gainezka, partidaren jabe lehenengo zatiaren erdialdean egin zen Bera Bera (13-10 atsedenaldian). Kopan bezala, elxetarrek zortzi aldiz zulatu zuten donostiarren sarea (24-18 amaieran). Valentzian, nahiz eta bigarren zati bikaina egin, zortzi gol egin jasoz, Bera Berak hamar baino ez zuen egin eta punturik gabe itzuli zen. Azken norgehiagokan, Helvetia Alcobendas 11-13 aurretik iritsi zen atsedenaldira eta donostiarrek bigarren zatiaren hasieran irauli zuten partida, madrildarrak bederatzi golekin utziz (26-22 amaieran).
Bera Bera bigarren zatietan sendo sentitu arren Liga amaitzeko gelditzen diren bost partidatan datu hauei gehiegi ez erreparatzea espero dugu.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkia.