Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak datorren denboraldira arte agur esan dio Europako lehiaketari gaur arratsaldean Alemaniako Nordhousen hirian Bundesligako txapeldun Thüringer taldearen aurka 38-26 galduz.

Cup Winners’ Cupeko final-erdietarako txartelaren jabe garbi gelditu zen Donostian, joaneko partidan. Halere, Bera Berak sensatzioak berreskuratu nahi zituen, joku ona egin eta lehiaketa utzi beste itxura emanez.

Gascan harturiko abantaila izan arren, Thüringerrek asmo bera zuen gaurkoan. Oso bolada onean dago, Bundesligako lídergoan da, Leipzik eta Buxtehuder gainetik.

Partidak Gascan jokatu zena gogora ekarri du, halere, Bera Bera hobeto ibili da alemaniarren 6-0 defentsa erasotzeko orduan. Patricia Elorza, Alba Menéndez eta Eli Pinedo izan dira jaurtiketak egiteko ardura hartu dutenak. Kontrako aldean, baina, penaltietan iritsi da –hiru huts lehenengo zatian- eta, horrez gain, pibotearekin eta eskuin albokoekin lotura ezin gauzatu.

Erasoan galdu diren baloiak Augustesenen –zortzi gol- bitartez kontraerasoetan bihurtu dira. Posizionalea, Bera Berak asko sufritu du Minevskaja edo Nadgornaja jokalarien jaurtiketekin.

Reyes Carrerek minutuak banatu ditu jokalarien artean. Yamileyk jokatu du lehenengo zatia eta Zoqbik, bigarrena. Gainera, Rubiori atsedena eman dio -20. minutuan atera da- Pinedok bigarren zatia ez du jokatu. Bera Berak markagailuari lehenengo zatian eutsi dio (18-14) beste itxura emanez, defentsan eta erasoan –Gascan 15 gol sartu zituen-.

Bigarren zati hasiera, baina, txarra izan da, batez ere lau minutu jarraian jokalari bat gutxiago izanik, Thüringerrek aprobetxatu ditu erasoan donostiarren akatsak. Snelder, Engel edo Augustesen aldea zabaldu dute (37. Min , 25-16). Patricia Elorzak –bederatzi gol- erasoan ardura hartu du ostean, Matxalen Ziarsolo eta Menéndez, lagun.

Halere, baloia azkar mugitzeko zailtasunak ageri dira alemaniarren defentsa estua dela kausa. Thüringerrek kontraerasoak gauzatu ditu eta posizionaleal Althaus pibotea aurkitu du.

Ondorioz, galdu arren, Bera Berak Gascan utzitako sentsazio txarrak alde batera utzi ditu. Thüringerrek Hypo izango du aurrean final-erdietan eta Issy Paris eta Rostov errusiarrak osatzen dute beste kanporaketa.

Bera Berak Europako ibilbideari amaiera jarri dio denboraldi honetan. Guztira zortzi partida jokatu ditu, -Championseko bi eta Errekopako lau- lau garaipen eta lau porrotekin.

Taldeak bihar egingo du bidaia Donostiaruntz eta ostegunera arte jai izango dute jokalariek. Patri Elorza, Silvia Ederra eta Adriana Castro Frankfurtetik Madrilera eta Buenos Airesera abiatuko dira selekzioek deituta.

Fitxa Thüringer 38, Bera Bera 26

Thüringer 38 (18+20): Tomasevic, Jakubisova (6), Nadgornaja (6), Wohlbold (1), Snelder (4), Minevskaja (8) y Augustesen (8) –titularra- Althaus (3), Engel (2) eta Eckerle (o.a.)

Bera Bera 26 (14+12): Yamiley, Altuna, Núñez, Ederra (1), Elorza (9, 1p), Menénez (4) eta Pinedo (4) – titularra – Dunay (1), Ziarsolo (5, 2p), Rubio (2), Castro, Zoqbi (o.a.)

Epaileak: Vasile Pavel eta Eugen-Marian State, Errumania) Kanporaketak: Menéndez (2) eta Núñez Bera Beratik eta Engel Thüringerretik.

Partzialak: 3-1, 6-3, 9-7, 11-8, 14-9, 18-14 –atsedenaldia- 23-15, 27-18, 29-20, 32-21, 36-23 eta 38-26.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores