Bera Berak gaur egingo du bidaia Alemaniako Erfurt hirira bihar igandean (15etan) Thüringerren aurka Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetako itzulera partida jokateko (Vasile Pavel eta Eugen-Marian State, Errumania).
Bundesligako txapeldun eta egun liderrak Josean Gasca kiroldegian lorturiko abantailak (15-33) ez du kanporaketa kolokan jartzen baina partidak garrantzia du.
Bi mila eserleku baino gehiago dituen Wiedigsburghalle Nordhausen pistan, Elche Mustang taldearen aurkako ibilibideari jarraipena emateko asmoarekin agertuko da Bera Bera. Ikus Bera Bera Elche bideoa
Asteazkenean Bidebietan lorturiko garaipenak Liga bideratuta utzi du baina Europa mailako partida izanik, Bera Bera seriotasunari helduko dio. Egin behar duen bidean sinistuta, joaneko partidan 40 minutuetan egin zuena, intentsitate handiko defentsa Gascan gutxitan erabili ahal izan zen kontraerasoa bermatzeko.
Aurrean, oso talde sendoa, une gozoak bizi dituena, izan ere, Oldenbur laugarren sailkatuari 39 gol sartu zizkion asteazkenean. Donostian defentsa, atezaina, transizio azkarra, kanpoko jaurtiketa eta kontraeraso zitalak erakutsi zituen.
Bera Beraren denboraldi honetako zortzigarren partida Europan izango da biharkoa. Datorren astean selekzioetako deialdiak lau katu utziko ditu Bidebietan, Patri Elorza, Silvia Ederra eta Adriana Castro astelehenean Frakfurtetik Madrilera eta Buenos Airesera joango dira. Ligako hurrengo jardunaldian Bera Berak Valentziara egingo du bidaia Aste Santu aurretik, martxoaren 27an.