Ordu batzu igaro arren, astezkeneko irudiak bizirik mantentzen dira oraindik, Bera Berak liga eskuratzeko ibilbidea bideratu duenean.
Matxalen Ziarsolok norgehiagoka amaitu ostean adierazi zuen “partida honek Bidebietako partida handienetako multzoan egongo da”. Eta arrazoia izango luke kapitainak baldin eta Bera Berak, aurreneko aldiz, liga lortzuz gero.
Zalego finkoa, beti lez bertan; eskubaloia eta kirola gustoko duena Bidebietara interesarekin hurbildu zen eta lurraldeko klubak bikain erantzun zioten Bera Beraren deiari, entrenaldiak utzita donostiarrak animatzera etorri baitziren makina bat.
Jokalariak harrituta “fondoak jende berrikin betetzen hasi zirenean”, izan ere, gazteak –eta helduak ere bai- leku ezberdinetatik etorri ziren, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Oñati, Elgoibar, Urnieta, Usurbil eta Errenteria, besteak beste, Urola, La Salle, Aloña Mendi, Sanlo, Urnietako, Usurbil eta Ereintza bezalako kluben lanari esker.
Ondorioz, Bidebieta Beteta, jende guztiak barneraturik zuen partida finala baten antzekoa zela eta giro aparta zegoen.
Izan ere, Bidebietan bizi zena asteazkenean, 1996an Kopako finala ekarri zuen gogora, Bera Bera Mar Ositoren aurka galdu zuena edo 2008ko Errekopako final-erdia, Errumaniako Brasov taldearen aurkako lehia.
Eta horrez gain, partida borobila. Zalegoak disfrutatzeko aukera izan zuen eta jokalariak, ohi bezala, ikusgarri. Orain, Alemaniako partida ostean, atsedena eta haizea berritzeko uneak iritsiko dira, nahiz eta erlajatzeko paradarik ez egon, izan ere, Bera Berak denboraldiari amaiera bikaina jarri nahi dio ligarekin.
Horretarako zazpi geldiune gelditzen dira: Valentzia (martxoak 27), Alcobendas (apirilak 6, Bidebieta), Castelldefels (apirilak 13), Cleba León (apirilak 20, Bidebieta), Barakaldo (apirilak 27), Rocasa (Bidebieta, maiatzak 4) eta Castro Urdiales (maiatzak 11). Liluragarria erabat.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea. Ikus bilduma Bera Bera - Elche Mustang