Bera Berak liga eskuratzeko urrats handia eman du (24-18)
Bidebieta beteta, giro aparta lagun, Bera Bera Eskubaloiak daukan onena eman du eta Liga aurreneko aldiz eskuratzeko bidea urratu du Elche Mustang bigarren sailkatuari gaindituz (24-18). Data gorriz zegoen bata eta besteen egutegian, ondorioz donostiarrek orain hiru puntuko aldea dute eta gol average delakoa alde zazpi jardunaldi falta direnean.
Partida oso ona izan da. Bera Berak intentsitate handiko defentsari heldu dio elxetarren lehenengo lerroko baloi mugimendua galerazteko. Eli Pinedok Mamen zaintzen zuen eta Ana Isabel Martínez izan ardura hartu duena jartiketetan edo África Sempere pibotearekin bat eginez.
Erasoan, Elorzak lehenengo zatian asmatu duen Dunayri utzi dio lekua. Eli Pinedo lateralean jokatu du eta bere ondoan, Eider Rubio taldea zuzentzen. Aurreneko minutuetan markagailuan gora beherak izan dira (min 6, 3-2, min 13. 4-5). Darly Zoqbi gustora zegoen eta donostiarren defentsak etekinak eman ditu Matxalen abiadura bizian jarriz. 5-0 partzialari esker, Bera Bera garaipena marrazten hasi da.
Elxetarren erasoa ez zebilen ondo, Prades Izaskun Mujikarekin saiatu da baina bere taldeak joko geldian erortzen zen ia beti. Donostiarrek ez dute aprobetxatu erasoan eta atsedenaldian Elchek baretu du aldea (13-10).
Bigarren zatian, hasiera erabakiorra izan da. Núñez, Elorza –sei gol- eta Menéndezek 4-0 partziala kokatu dute (34. Min. 17-10). Mamen pistara itzuli da baina donostiarren defentsa ia gaindiezina zen.
Bera Berak kontrolpean zuen partida, sei eta zazpi goleko abantaila lortuz (44. Min 20-13) eta bakarrik jasotako bi kanporaketa batera Elche berpiztu du, Rubio eta Pinedo estu hartu dutelarik. Halere, ez dute etekinik atera.
Ondorioz, Bera Beraren garaipen handia, denboraldia amaitzeko zazpi jardunaldi falta direnean taldeari arnasa emango diona.
Fitxa: Bera Bera 24, Elche Mustang 18
Bera Bera (13+11): Zoqbi, Castro, Rubio (2), Núñez (2), Elorza (6), Pinedo (5) eta Ziarsolo (4) –titularra- Dunay (3), Menéndez (1), Ederra, Altuna (1) eta Arizaga.
Elche Mustang (10+8): Llanos Trigueros, Ainhoa Fuentes (1), Gómez (2), África Sempere (3), Segarra, Ana I. Martínez (5), Andreu, Mamen (5), Sara Sempere (1), Flores, Mujika (1) eta Guilabert (o.a.).
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Kataluniarrak).
Kanporaketak: Núñez (2), Elorza, Dunay, Ziarsolo eta Menéndez Bera Beratik eta Esther Martínez eta África Sempere Elchetik.
Partzialak: 2-2, 3-3, 5-5, 9-6, 12-7, 13-10 –descanso- 17-10, 18-12, 20-14, 22-16, 24-17 eta 24-18.