Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak lehenengo urratsa emango du bihar Europako lehiaketa batean inoiz lorturiko gailurra berriro ukitzeko, 2008an bezala, Cup Winners’ Cupeko final-erdiak, alegia. Aurrean, Alemaniako Thüringer HC. Norgehiagoka, Josean Gasca kiroldegian izango da bihar, partida handien kokalekua (Karina Christiansen eta Martin Gjeding -Danimarka- ETBK SAT, 17,30etan). Alemaniarrek Bundesligako azkeneko bi txapelketak irabazi dituzte eta lehengo astean etxetik kanpo kendu zioten lidergpoa Buxtehuder taldeari (16-24). Championseko multzoen fasea jokatu duten taldea da, halere, Vigorben aurkako bi partidak eta Buducnost txapeldunari irabazi arren, Main Round delakoan lekurik ez zioten utzi. Horregatik, Reyes Carrere entrenatzaileak ez du zalantza izpirik “garbi adierazteko faboritoak direla”. “Intentsitate handiko taldea da eta jokalari asko erabiltzen ditu” ohartarazi du Carrerek “ondorioz, lan asko egin beharko dugu bihar” aipatu du. Pilaturiko neke agerian izan arren –Bera Berak Alacanten jokatu zuen asteazkenean eta gauez egin zuen Donostiara bidaia- Reyesek dio “biharko helburua emaitza on bat lortzea da”. “Atseden gehiago izatea nahi genuke baina partida irabaztera aterako gara” azpimarratu du. “Kanporaketak pasatu ahala, geroz eta zailago da” aitortzen du. Datorren asteazkenean Elche Mustang taldearen aurkako partidaz galdetuta –liga erdia jokoan izango da Donostiako Bidebietan (19etan)- Reyes Carrerek adierazi du “bihar dugu partida” aitortuz, era beran, “lehentasuna liga da eta Elche gainditzea”, halere, Vistal Laczpol taldearen aurkako partidan izan genuen motibazio berarekin joango gara Gascara eta datorren astean Alemanian, guztia emango dugu, baldin eta zerbait geldituz gero” hasperen egin du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores