Rostov, Dinamo Volgograd, Leipzig, Thüringer, Hypo, Vaci edo Issy
Errusiako bi talde, Alemaniako beste bi, Austriako Hypo, Hungariako Vaci eta Issy Paris dira Bera Berarekin bat egingo dutenak bihar asteartea Vienan goizeko 11etan hasiko den zozketan (@BalonmaBeraBera twitterrean jarraituko duguna).
Lehiaketako final-laurdenetan edozein aurkaria da zaila. Ikus dezagun. Europako ligarik gogorrenetan aritzen dira: Errusia, Alemania, Frantzia eta Hungaria. Iazko denboraldiko hiru txapeldun daude: Alemaniako Thüringer, Errusiako Dinamo Volgograd eta Austriako Hypo eta, gaur egun sailkapeneetako goiko postuetan daude.
Izan ere, hiru talde hauek Championsetik datoz, multzoen fasean hirugarren sailkatuak.
Alemaniako Leipzig taldea da sailkapenean gorenean. Bigarrena da, Buxtehuder liderra puntu bakar batera du. 17 partida jokatu ditu, 13 irabazi eta bina berdindu eta galdu. Ligako talderik onena da etxean, zazpi garaipenak lortu baititu.
Hirugarrena da Thüringer, partida bat falta zaio eta hiru puntutara dago. 12 irabazi ditu, bakarra berdindu eta hiru galdu. Final-laurdenetan aise menperatu du Metalurg, Leipzikek berriz asko sufritu du Norvegiako Byasen Trondherim gainditzen (46:49).
Bestetik, Hypo Dara Carvalhoren taldeak –internetez jarraitu zuen Bera Beraren partida- Bayer 04 Leverkuseni (58:52)irabazi zion eta Dinamo Volgograd taldea bi partidatan nasugi izan da Serbiako Zajecar taldearen aurrean (61:51). Errusiako beste taldea, Rostovek markagailu estuak izan zituen Team Esbjerg taldearekin (60:56).
Errekopako beste iraulketa Hungarian eman zen. Kroazian Vacik 23-15 galdu zuen HC Prodavka Vegetaren aurrean baina hungariarrak 29-19 irabazi zuten etxean, bihar zozketan egoteko.
Eta azken sailkatua Issy Paris izan da, Norvegiako Stabaek Handball taldeari bi partidak irabazita (49:44).
Zozketan ez da zerrendabururik eta herri bateko taldeak elkarren aurka aritzeko ez da inolako salbuespenik jarri, ondorioz, aukera guztiak daude zabalik. Final-laurdenak osatzeaz gain, finalera iristeko koadro osoa ezagutaraziko da bihar.