Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Reyes Carrerek gaur goizean adierazi du bere taldea “aurrena partida irabazten saiatuko dela eta etxean jokatzen dugunez ehuneko ehuna eman gure publikoari errespetua zor diogulako”.
Komunikabideen aurrean izandako agerraldian Reyesek esan du “oinak lurrean ditugu”. Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetako itzuliko partidaz mintzatu da, non Bera Berak igandean 12,30etan Gaskan (epaileak: Daniel Freitas eta Cesar Carvalho (Portugal) Vistal Laczpol Gdynia hartuko du 32-20 kontrako emaiatzari aurre egiteko.
Izan ere, Poloniako txapeldunak birritan gainditu ditu donostiarrak aurtengo denboraldian. “Kanporaketa irauli dezakegun pentsatzea eta ehuneko ehuna eman behar dugula hasiera hasieratik arriskutsua da” ohartarazi du entrenatzaileak. Bere ustez, “partida irabazteko asmoarekin planteatu behar dugu eta hortik aurrera, gero gerokoak”.
Gainera aipatu du “horrelako zailtasun egoeretik gauza onak atera behar dira, beste partidei begira onuragarrak diren gauzak, alegia”.
Igandeko helburuaz galdetuta, Reyes Carrerek aipatu ditu bi “alde batetik, emaitzari dagokionez, partida irabazi eta, bestetik, jokuari dagokionez eraso jokoa hobetu eta guk eman dezakegun guztia eman dugula sensatzioa izan“. Era berean, “aurtengo denboraldiari begira ditugun beste helburuak ezin ditugu arriskuan jarri” aitortu du.
Jokalari guztiak, Vero Cuña izan ezik, prest ditu; halere, badira kolpeak eta mina ugari. Azkenik, Reyes Carrerek zalegoari “partida ikusteko” gonbitea luzatu egin dio “guk bakarrik ezin dugulako, ezta partida irabazi ere”.
Telebista eta internet
Norgehiagokoa ETBK SATek zuzenean emango du, www.eitb.net orrialdeak ere eskainiko du eta EHF TV web orrialdeak ere bai. Giroa berotzeko Lankorpek txalo egiteko tresnak egiten ditu gazteen artean banatuko direnak.
Partida ikusten instituzioetako ordezkari ugari elkartuko da. Besteak beste izango dira Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendari Jon Redondo eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendari Asier Sarriegi.