Aspaldi honetan, Bera Bera Eskubaloia lankidetza hitzarmenak adostatzen ari da helburu batekin, zerbitzuen trukaketa, hau da, publizitatearen truke hainbat gauza lortuz.
Horietako bat, Autocentro Igara da, kotxeentzako zerbitzu guztiak eskaintzen dituena, batez ere Audi eta Volkswagen eta asteburu honetan Bera Berak erabiliko duen kotxea da.
Horrez gain, Bidebieta Burdingintzak partidatarako mahaia kokatzen den egitura egin zuen. Lankorperi esker, igandean Gaskan (12,30etan) zaletuek, batez ere, gazteenek ekimen batekin gozatuko dute.
Eta azkenik, igandeko partidako atsedenaldian bizikleta bat zozketatuko da Imanol Reformas S.L. enpresari esker.
Lerro hauen bitartez, gure esker ona adieraztu diegu Autocentro Igara, Bidebieta Burdingintza, Lankorpe eta Imanol Reformasi Europako kanporaketa honetan Bera Bera Eskubaloiarekiko izan duten arreta.