Bera Bera

Select your language

Herrera ikastetxearen eskaerari erantzun zion atzo Bera Berak eta Verónica Cuña, Nagore Arizaga eta Nitsan Dunay jokalariak, harrobiko arduradun Verónica Valverde lagun, ikasleei eskubaloia erakusten aritu ziren . Saioan 10 eta 11 urte bitarteko 32 ikaslek parte hartu zuten. Unai Munduate irakasleak argi zuen “beste kirolak ezagutzera eman behar ditugu eta, batez ere, eskubaloia”. Mundialetan eta Joku Olinpikoetan lorturiko arrakastak eta Bera Beraren ibilbidearen esker, eskubaloia da mintzagai berriro ere. Ordu t’erdiko saioan, ikasleak baloiarekin asko aritu ziren, ariketa ezberdinak burutu zituzten eta, gustokoena, partidak jokatu. Unairen ustez “mutilek segituan aukeratzen dute kirola, gehienak futbola alegia, neskek, aldiz, ez dute taldekako kirola hain garbi”. Zentzu honetan, Verónica Valverdek astelehenero, 18,30etatik 19,30etara, 12 urte arteko gazteak biltzen duen taldearen berri eman zuen, kirola eta, batez ere, eskubaloiaren hastapenak lantzen dituena Bidebietan. Unaik berak aitortu zuen “horrelako saioak eraginkorrak dira, Bera Berako jokalariak zetozela jakitean futbola alde batera utzi eta aste honetan eskubaloiaz aritu dira”. Jarduera amaieran, segituan autografoen bila hasi dira ikastelak. Gainera Verónica Valverde Kukuxumusuk ateratako Bera Berako giltzariak ezezik, igandean Gaskan (12,30etan) Errekopako itzulerako partidarako sarrerak ere banatu zituen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores