Bera Bera

Select your language

Otsaileako aurreneko bi asteetan liga alde batera utzita, Bera Berak gustoko duen Europako lehiaketa bati helduko dio gaur, Cup Winners’ Cup, hain zuzen, Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia aurkari ezaguna aurrean duelarik. Izan ere, Champions Leagueko debuta apala egin zuen Bera Berak talde honen aurka. Viborgen (Danimarka) 22-31 emaitzak mina egin zuen eta donostiarren erreferentzia da baliabideak hobetze aldera, aurrean indargune ugari dituen taldea egon arren. Gaur arratsaldean (17etan) Gdyniako Hall of Sport and Show erabilera askotariko pabeiloian Bera Berak partida fisikoa nahi du eta baloi errazak ez galtzen saiatuko da Koniuszaniec eta, batez ere, Championseko fasean zazpi gol sartu zituen Sulzycka alboko jokalarien kontraerasoak saihesteko. Halere, ez da Reyes Carrere eta Martin Larrañaga entrenatzaileen kezka bakarra. Poloniarren aurreneko lerroak Duran jokalaria berreskuratu du eta kalitate handiko jokalariak ditu, Mateescu, Natasha Krnic eta Ana Pretrinja ezagunak eta Andrzejewska. Eta Kulwinska pibotea da, indartsua eta asko mugitzen dena, zaindu beharreko beste baliabidea. Bera Bera ordu t’erdiz entrenatu zen atzo arratsaldean final-zortzirenetako joaneko partida burutuko den ondoko pista batean. Albiste onak dira Eli Pinedok ez zuela minik sentitu atzo eta Antonio Liberalen lanari esker Nitsan Dunayren orkatila hobeto dagoela, israeldarrak jokatzeko aukera gutxi izan arren. Bera Berako 13 jokalariek pilates egin dute gaur goizean hotelean, Reyes Carrerek Vistal Laczpol taldearen indarguneak gogorarazi ditu eta 13etan bazkalduko dute donostiarrek, 17etatik aurrera faboritoak diren poloniarrak gelditzeko prest daudenak, Championseko errebantxa suposatzen duen kanporaketan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores