Biharko partida (17etan), Hall of Sport and Show Gdynian
Poloniako iparraldean kokaturik dagoen Gdynia –Gdansketik oso gertu- hiriko instalazio aipagarrienetarikoa da. Bertan Bera Berak Cup Winners’ Cupeko final-zortzireneko joaneko partida jokatuko du bihar igandean (17etan).
Erabilera askoko azpiegitura da, 2008ko abenduan inauguratu zena eta saskibaloi, eskubaloi eta boleiboleko taldeak jasotzen dituena. Guztira 4.334 edukiera du, horietatik 354 eserleku kendu daitezke eta bi pantailek ikusmira zabaltzen dute.
Hallek ere gimnasioa, sauna eta masajeak hartzeko gelaz gain bestelako gelak ditu.
Eta ez da erabiltzen kirol ikuskizunetarako bakarrik, kontzertuak, erakusketak eta feriak ere biltzen dituelako, izan ere, arlo akustikoa oso ondo zaindu zuten erainkuntzan.
Gizonezkoen saskibaloiko taldea, Asseco Prokom Gdyniaren –Euroligan dabilena- taldeak jokatu behar duen partida dela eta, Bera Berak beste pista batean egingo du entrenaldia. Bihar emaitza ona nahi dute donostiarrek Hall of Sport and Show delako instalazioetan.