Eli Pinedok ez du zuntz-urradurarik baina larunbatean baja izango da
Atzo eskuin belauneko muskulu bikain egindako erresonantziak zuntz-urradurik ez duela berretsi du, bai ordea edema edo kontutsioa. Horrela, Eli Pinedok atsedena hartuko du, fisioterapia tratamendua jarriko diote eta ziur da larunbatean (Bidebietan, 17,30etan) Castro Urdialesen aurrean baja izango dela.
Eli Pinedok Zuazo Barakaldoren aurkako partida galdu zuen 80 norgehiagoka jarraian jokatu ostean. Halere, Kanarietara egin zuen bidaia eta Reyes Carrerek 20. minutuan atera zuen, batez ere María Núñez eta Alba Menéndez kanporatuak izan zirelako eta markagailuak 7-6 adierazten zuelako. Elik partidari eutsi zion baina lehengo astean egindako ekografiak lesiorik azaltzen ez zuenez, minak jarraitzen zuelako erresonantzia egitea eskatu zuen.
Kanarietan lortutako garaipena eta Pinedok zuntz-urradurarik ez izatea oso albiste onak dira Bera Berarentzat. Larunbatean donostiarrek Castro hartuko dute lehenengo itzulia amaitzeko eta, ostean, urtarrilaren 26an larunbata, BM Porriño izango da Bidebietan, Europako norgehiagoka dela eta aurreratuko duen jardunaldian. Izan ere Bera Berak otsailaren 3an Polonian jokatuko du finalzortzirenak.
Horrela, atseden ostean ziur aski ezker hegalak taldekideekin batera arituko da datorren astean.
Nitsan Dunay
Eli Pinedorekin batera, litekeena da Nitsan Dunay ere baja izatea Castroren aurrean. Israeldarrak ‘antzara hanka’, hau da tendinitsia belaunean eta, hortaz gain, iskiotibialak kargaturik ditu.