BM Rocasa (20-26) gainditu du Bera Berak líder kokatuz
Duela orain urtebete, Kanariar Uhartetik garaipena ekarri zuen Bera Berak eta bigarren postua bereganatu zuen, liga amaiera arte utzi ez zuena. Gaur, berriz, donostiarrek nortasuna erakutsi dute orain arte líder sendoa eta partidarik galdu ez duen Rocasa taldearen aurrean eta partida amaieran puntuen jabe egiteko. Elcheren porrotak Alcobendasen lagun, hirugarren postutik lidergora salto egin du Bera Berak eta, era berean, bere esku dauka etorkizuna.
Bidebietakoek Eli Pinedo eta Nitsan Dunay jokalarien zalantzekin bidaiatu du. Israeldarrak ez du jokatu, olinpikoak berriz, ez oso osorik, defentsan lan asko egin du eta erasoan, lau gol. Berriro ere frogatu da bere posizioan Matxalen Ziarsoloren ekarpena bermea dela Bera Berarentzat. Izan ere, gaur kapitainak zortzi gol sartu ditu, penaltiz, kontraerasoetan eta hegaletik.
Markagailuak (20-26) adierazten duena baino zailago izan da partida. Kanariarren hasiera sutsua geldiarazi zuen Bera Berak, gol gutxiko partidan, donostiarrek berdintzea lortu zuten (20 min, 7-7) eta hortik aurrera, atsedenaldira bi goleko abantaila lortu ere bai.
Defentsa eta atezaina
Bera Berak 6-0 defentsa planteatu du ia partida osoan. Besteak beste, Davinia eta Albadalejo jokalarien jokuak kezkatzen zituen donostiarrei eta bigarren zatiaren hasieran partida aldatu eginda. 3-0 partzialari esker (15 min, 19-17). Bera Berak defentsa ikutu du, Eider Rubio eta Eli Pinedok Danivoa kontrolatzen zuten eta hortik aurrera, defentsa eta Zoqbi atezainari esker, Rocasak gol bakarra sartu du, ondorioz, donostiarren aldeko 1-9 partziala erabakiorra izan da.
Bera Bera Castro Urdialesekin itxiko du lehenengo itzulia larunbatean Bidebietan (urtarrilaren 19an, 17,30etan). Irabaziz gero, Kopako zozketan berriro ere zerrenda buru izango da eta, horrez gain, sailkapenean líder izango da ligako pista zailenak bisitatu ostean. Ondorioz, Donostian ospatuko diren bigarren itzuliko partida erakargarriak izango dira, oso.
Fitxa: BM Rocasa 20, Bera Bera 26
Rocasa: 20 (9+11): Sánchez, Luján (1), Falcón, Devira, Albadalejo (3), Davinia (8), Haridian Rodríguez (4), María González (3),Guedes, Trojaola (1) eta González (o.a.).
Bera Bera 26 (11 + 15): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (4), Núñez (1), Elorza (3), Menéndez (2), Ziarsolo (8), Pinedo (4), Ederra eta Castro (2).
Epaileak: Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano (Gaztelaleongoak)
Kanporaketak: Albaladejo eta Francisco Santana entrenatzailea Rocasatik eta Menéndez (2) eta Núñez (2) Bera Beratik
Partizialak: 2-1, 4-2, 7-5, 7-7, 8-9, 9-11 –atsedenaldia- 14-13, 16-17, 19-17, 19-21, 19-23 eta 20-26.