Eta Eli Pinedok ezin izan zuen 81. partida jarraiari heldu atzo
2011ko Bera Bera Eskubaloiara itzuli zenetik iazko abendura arte, Eli Pinedok partida guztiak jokatu ditu, 80 norgehiagoka jarraian. Aste hasieran eskuin muskulu bikiak abisua jo zion eta atzo jokatzerik ez zuen izan.
80 partida hauetatik, 48 Bera Berarekin izan dira (iazko ligako 26, aurtengo 10, Kopako hiru, Superkopa eta Europako zortzi –EHFko lau, Championseko bi eta Errekopako bi- ) eta Espainiako selekzioarekin 32 (Brasilgo Mundiala, Joku Olinpikoak eta Eurokopa, preolinpikoa eta preEurokopa barne). Hau da, ia atsedunik gabe, lehiaketa guztiak jokatzeko aukera izan du 67 astetan.
Datu hauek aipagarriak izateaz gain, Eli Pinedok gutxienez gol bat sartu du partida guztietan batean izan ezik, Isladiaren aurka Espainiako selekzioarekin jokatu zuena.
Larunbatean (18,30etan) Rocasa liderraren aurkako partidan izango da Eli Pinedo. Egungo ligan kanariarrek partidarik galdu ez duen taldea da eta Antonio Moreno kiroldegian oso indartsu dira.