Euskadi, Estatuko azpitxapeldun
Euskadiko selekzioak Estatuko jubenil mailako selekzioen arteko azpitxapeldun sortatu gaur goizean Madrileko selekzioaren aurrean 36-24 galdu ostean.
Pontevedran ospaturiko lehiaketa honek arrakasta handikoa izan da euskal eskubaloiarentzat, batez ere emakumeentzat. Urtarrilaren 3tik gaur arte, Euskadik sei partida jokatu ditu, horietatik hiru irabazi ditu Kanarietako selekzioari, Andaluziari eta Asturiasi; aurreneko fasean Asturiasekin eta Madrilen galdu zuten euskaldunek eta finalean beste behin txapelketa ondo merezita eskuratu duten madrildarren aurrean.
Euskal selekzioarekin Bera Berako jokalari Anne Vallek jokatu du lehiaketa garrantzitsu hau.
Bestetik, mutiletan Euskadik laugarren postuan gelditu da gaur Galiza ezin izan baitu gainditu.