Bera Bera

Select your language

Emakumeen eskubaloi ligara itzultzeko aste osoa falta denean, Bera Bera Eskubaloia entrenaldietara bueltatu da Bidebietan hamaikagarren jardunaldiari begira, donostiarrek Zuazo Barakaldo hartuko baitute urtarrilaren 9an, asteazkena (19etan, Sergio Elordui y Javier Gutiérrez, euskalduna eta kantabriarra). Serbiako Eurokopa dela eta izan zen etenaldi bezperatik ez ditu elkarrekin jokalari guztiak Reyes Carrere entrenatzaileak –atzo Elgoibarren benjamin mailako gaztekin izan zuen saioa-. Verónica Cuña galizarra esker belaunan izandako lesio larriaz sendatzan ari da. Abenduaren 18an Patri Elorzak taldearekin bat egin bazuen ere, 2011ko irailetik Bera Berarekin nahiz Espainiako selekzioarekin 80 partida jarraian jokatu dituen Eli Pinedorentzat errekuperazio plan berezia prestatzea erabaki zuten Reyes Carrerek eta Iker Fernández prestatzaile fisikoak. Horrela, Eli Pinedok ariketak aerobikoak egin ditu bizikleta estatikoa, eliptikoa, pilates, abdominalak eta luzaketak, horrez gain, indar kargak, erresistentziako lasterketak eta lesioak saihesteko ariketak. Hori guztia sasoi fisikoa mantentzeko eta baloia ikutu gabe. Etenaldia izan arren, taldekideek ez dute ia atsedenik izan. Lau lagunarteko jokatu dituzte mutilen taldeen aurka eta beste bat Oñatin, aise gainditu zuten Zuazo Barakaldoren aurren, hain zuzen. Santo Tomas egunean oporrak iritsi ziren. Atsedena ostean, Iker Fernández “oso ondo” aurkitu du taldea, halere, Nitsan Dunay israeldarraren belaunaren egoera kezkagarria da. Bizkaitarren aurkako datorren asteazkeneko partida ostean, Bera Berak oso norgehiagoka garrantzitsua izango du urtarrilaren 12an, iIzan ere BM Rocasa taldeari bisita egingo dio (18,30etan). Jardunaldi interesgarria izango da Alcobendasek (laugarrena) Elche Mustang (bigarrena) hartuko baitu. Lehenengo itzuliari amaiera jartzeko donostiarrek Castro Urdialesen aurka arituko dira Bidebietan San Sebastian bezperan (urtarrilaren 19an, 17etan). Espero dezagun etenaldi ostean iazko ibilbidea betetzea, izan ere, Bera Berak 16 garaipen eskuratu zituen jokaturiko ligako 17 partidatatik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores