Bera Bera

Select your language

Azkenengo egunetan kirolaren inguruan burutu diren gala ezberdinetan Bera Bera Eskubaloia izan da protagonista. Araban garaiz egin zuten ekitaldia, izan ere, abenduaren 10ean ospatu zutena eta bertan Joku Olinpikoetan brontzezko domina eskuratu zuten Eli Pinedo eta Patricia Elorza saritu zituzten. Bestetik, Gipuzkoako foru Aldundiak urterako antolatzen duen kirol galan Eli Pinedo aipatu zuten olinpikoen artean kirolari bezala Gipuzkoan hazitakoa delakoan. Gipuzkoako kirolaren indarra eta aniztasuna antzeman zen galan, emakumezko nahiz gizonezkoetan, eta agerian gelditu zen eskubaloia izan zela Londresera bidali zituen jokalari gehien: Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Julen Aginagalde eta Mikel Agirrezabalaga. Azkenik, Gipuzkoako kirol prentsak antolatutako galan, kazetariek Bera Bera Eskubaloia taldearen lana aipatu zuten. Klubeko presidente Fernando Diez Mintegik jaso zuen garaikurra. Argazkian, Eli Pinedo eta Gipuzkoako kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores