Bi lagunarteko oporren aurretik
Nahiz eta lehiaketarik ez izan, Bera Bera Eskubaloiko jokalariek atseden egunak hartzeko gogokin daude. Halere, aste honi ekin behar diote, Bidebietako ohizko saioaz gain, mutilen aurkako beste bi partida-entrenaldiak izango baitituzte.
Patricia Elorza internazionalak taldearekin bat egingo du gaur arratsaldean, Bidebietan 19etan gizonezkoen Pasai Donibaneren aurkako lagunartekoan. Bihar arratsaldez arituko dira, ostegunean goizean eta arratsaldean Egiako jubenilen aurka eta ostiralean azken saioa Santo Tomaseko egunaz gozatu aurretik.
Eli Pinedorentzat plana berezia
Taldea urtarrilaren 2an itzuliko da entrenaldietara, plantilla osoa elkartuko den eguna. Eurokopako sei partidak jokatu ditu Eli Pinedok, batez beste 53 minutu norgehiagoka bakoitzean, eta kontutan harturik 2011ko irailatik daraman partida zama, Reyes Carrere entrenatzaileak eta Iker Fernández prestatzaile fisikoak plangintza berezia egitea erabaki dute jokalariaren maila fisikoa eta psikologikoa hobetze aldera.