Asteburua denatarik eman du: hiru garainpen, berdinketa bat eta bi porrot. Hauek Euskal Ligan eman ziren. Bidebietara etorri ziren Ermuako Errotabarri taldeak, kadete nahiz jubenil mailetan lidergoan daudenak. Aurreneko partidan alde handia egon zen (15-27), bigarrenean, berriz, Bera Bera Egia jubenil taldea bizkaitarren gertu egon ziren (23-26), emozioak amaierartea iraun zuelarik.
Andoainen eman zen berdinketa. Partida hasi aurretik, CD Leizaranen aurka puntua galtzea emaitza txarra zen, partida ostean ia eskerrak eman behar zuen Egia Bera Berak. Izan ere, zortzi golez galtzen joan ziren donostiarrak. Puntu horri esker lidergoan bakarrik jarraitzen dute baina oso gertu dute Elgoibarko Tecnifuelle taldea.
Eta garaipenak, etxetik kanpo. Zumarragan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 10-12 gainditu zuen Urola EK, Irunen Bera Bera Egia infantil Bi 9-27 irabazi zion Bidasoari eta Errenterian 12-16 Bera Bera Egia Bat taldeak Ereintza Beissierri.
Sailkapenak
Argazkian: Euskal ligan aritzen den kadete mailako Bera Bera Egia