Inguru eder bat aukeratu zuen Bera Bera Eskubaloiak Gabonetako bazkariaz gozatzeko, Aldura jatetxea, San Markoseko Gotorlekuaren baitan, itsasoa eta mendia lotzen dituen bistak eskaintzen dituena.
Bazkarian 111 pertsona elkartu ziren, horien artean, maila guztietako jokalariak: infantil, kadete, jubenil, senior eta ohorezko mailakoak, entrenatzaialeak, delegatuak, gurasoak eta Bera Bera Eskubaloiko zuzendariak bertan biltzea eskertu zutenek.
Bazkaria bikain egon zen, batez ere, haragi masaila zoragarriak zeunden eta Karmelek akordeoiarekin bertakoak alaitu zituen. Poxpolinak bihurturiko maila ezberdinetako jokalarien argazkia izan zen oparia eta ondoren ohorezko mailako taldeko bi kamiseta zozketatu ziren –Vero Cuñak emandako bat-, kiroletako materiala eta Kukuxumusu dexente, gehienak lehen taldeko jokalariak banatu zituztenak Mauge Gezalaren deia erantzuten.
Oparien ostean musika iritsi zen, Reyes Carrere eta Darly Zoqbik salsa batekin ireki zuten unea, Adriana Castro eta Yamiley Rodríguez segituan jarraitu zutelarik. Eta bukatzeko Karaokea, jokalari gehiago animatu ziren eta hainbat guraso.
Bi aste baino ez dira falta 2012. urte oparoa amaitzeko eta 2013ari ongietorria emateko, erronkaz beteriko urtea, Bera Berak zalegoekin batera bizi nahi dituenak, hain zuzen ere.