Bera Bera vs Kukullaga, biharko lagunartekoa (19etan) Bidebietan
Bigarren nazionalean aritzen den mutilen Ereintzaren aurka jokaturiko partida ona ostean, Bera Bera Eskubaloiak Kukullaga Etxebarri taldea hartuko du bihar asteartea 19etan Bidebietan prestaketarako norgehiagokan.
Ligari berriro ekiteko hilabetea falta denean –urtarrilaren 9an Bidebietan Zuazo Barakaldoren aurka-, Bera Bera entrentzen jarraitzen ari da eta lagunartekoekin exijentzia maila handitzen da. Horrela, pasa den asteartean Ereintzaren aurka taldeak oso itxura ona emanez partida irabaztea lortu zuen.
Horrela, bihar Kukullaga izango da aurkaria, sailkapenean hamargarrena egon arren kopa jokatzea dute helburu.
Datorren larunbatean, 18etan, Zuazo Barakaldorekin jokatuko du Bera Berak Oñatiko Zubikoa kiroldegian.
Eurokopa
Bestetik, Serbiako Eurokopako finalerdietara sailkatzeko aukerak murriztu zaiziko Espainiako selekzioari Errumaniaren aurkako atzoko porrotaren ostean (26-31). Orain bi partidak irabazi behar dituzte, bihar Errusiaren aurka –Bera Berako jokalari ohia Anna Punko dago- eta ostegunean Montenegroren aurrean –biak 16,15etan Teledeporten-.
Eli Pinedo da pistan minutu gehien aritzen den bigarren jokalaria eta azkeneko bi partidatan Patricia Elorzak ez du jokatu. Jorge Dueñasen selekzioak bi partidak irabazi behar ditu eta ondoren besteen emaitzen zain egon.