Iaz nobedadea izan zen eta lorturiko arrakastak eraman du Bera Bera Eskubaloiri antolatzera berriro ere aurten eta gertuenari deialdia luzatzen dio abenduaren 16an, igandean, Errenteriako San Markoseko Goterlekuko Aldura Jatetxean egingo den bazkarira.
Topaketan eskolako gazteenak, infantil, kadete, juvenil, senior eta ohorezko mailako jokalariaz gain, Bera Berako entrenatzaile, delegatu, zuzendari eta gurasoak bilduko dira.
Bazkarian zehar sorpresak izango dira eta iaz bezala, Brasilgo Mundialean Eli Pinedo domina jokoan zuela, espero dugu aurten ere Serbiako Eurokopan beste horrenbeste bizitzea.
Bi menu eskainiko dira, heldueta eta umeei zuzendurikoa. 25 euro balio duen aurrenekoak iberikoak, kroqueak eta foie izango ditu sarrera moduan eta ondoren, haragi masaila eta tarta izozkiarekin. Umeentzako menuak 12 euro balio du eta urdaiazpikoen kroketak, makarroiak, eskalope patatakin eta txokolatezko izozkia daramatzana. Bidebietako bulegoan daude salgai tiketak abenduaren 12rarte.