Bera Bera

Select your language

Gaurtik aurrera abenduaren 16rarte emakumeen eskubaloiaren arreta guztia Serbian izango da, selekzioen arteko Eurokopa ospatuko baita. Erronka berri honetan Eli Pinedo eta Patricia Elorza dira Bera Bera Eskubaloiko jokalariak eta gaur arratsaldean egingo dute debuta Novi Sad hirian Alemaniaren aurka (Teledeporte, 18,15etan).

Selekzioen arteko azkeneko bi lehiaketetan brontzezko dominak eskuratu ditu Espainiak, duela urte bat Brasilgo Mundialean eta udako Londreseko Joku Olinpikoetan. Azkeneko Eurokopan, Danimarkan gaizki ibili zen Espainia, horregatik erreferentzia Mazedonian lortutako zilarrezko domina da.

Eli Pinedo eta Patricia Elorza berriro dira Jorge Dueñasen zerrendan, aldiz azken unean lesio batek Nely Carla donostiarra baja izan delarik. Espainiako nazionalitatea lortu duen Barbosa, lesio larria gainditu duen Nerea Pena nafarra eta Nuria Benzal dira deialdiaren nobedadeak.

Ordu berean Espainiako selekzioak, bihar asteazkena, Kroaziren aurka jokatuko du eta ostiralean Hungaria izango da aurkaria. Multzo bakoitzeko hiru selekzioek eskuratuko dute Main Roundean aritzeko txartela, finalerdiak abenduaren 15ean izango dira eta hurrengo egunean ezagutuko da podium berria.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores