Bera Bera Eskubaloiko jokalari Eli Pinedo izango da gaur Jose Ituarte kazetariak zuzentzen duen ‘La entrevista’ saioko kirolari gonbitadua, gaueko 10,30etan hasiko den saioan ETB KSATen.
Ordu erdiko elkarrizketa atseginean, Eli Pinedo Londreseko Joku Olinpikoetan bizitakoa gogoratuko du, eskubaloian nola hasi zen, Danimarkako esperientzia, Reyes Carrere eta Jorge Dueñas selekzionatzaileak izango ditu hizpide, Bera Beraren aurtengo helburuen berri emango du eta etorkizunaz ere mintzatuko da.
Nihon TV
Harritzeko modukoa bada ere, Japoniako Nihon Telebistari lotuta dagoen produktora bat harremanetan jarri da Bera Bera Eskubaloiarekin Pinedo ahizpa bikiekin erreportaje burutzeko, Eli eta Patrirekin, alegia.
Warakora izeneko programaren profila betetzen dutenez Elik eta Patrik protagonistak izango dira Japonian oihartzun handiko omen duen saioan, herri eta hirie desberdinetako kultura, historia eta bitxikerien berri eman nahi duena.
Horrela, bihar egun osoan zehar Bidebietan egingo den entrenaldiaren irudiak ez ezik Donostiarenak ere hartuko dituzte.