Bera Bera

Select your language

Lerro hauen bitartez, Bera Bera Eskubaloiak kolaboratzailea, babesle, entitate eta instituzioei eskertu nahi die azkeneko aste hauetan zehar izan duten inplikazioa, egindako lana eta emandako laguntza Cup Winners Cupeko kanporaketaren antolakutza arrakastatsua izateko. Horretarako, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak “oso positibotzat” jo du bizi duen esperientzia, “kirol arloan Errekopako finalzortzirenetan izatea lortu dugulako eta EHFren aurrean antolakuntza ona izan delako, markagailu estu eta intentsitate handiko kanporaketa izan denean, hain zuzen ere”. Europako kanporaketa honek gainera asteburu honetan jendetza dakarten beste kirol eskaintzeekin topo egiten zuenez, Gaskan larunbatean eta Bidebietan igandean ospatu diren bi partidak, kanporaketa osoa, alegia, erronka handia suposatu du Bera Bera Eskubaloirentzat. Hala eta guztiz ere, oso nota ona atera dugu pertsona eta entitate ugarik emandako laguntzari esker. Horrela, ohiko eta leiala diren kolaboratzaileaz gain –geroz eta gehiago eskatzen diegu-, babesle ofizialaz gain, bereziki aipatu behar ditugu Basquetour eta Jaurlaritzako Kiroletako Zuzendaritza ‘Basque Country’ markarekin babeslegoa gauzatu delako, Basque Team eta Euskaltelei esker joaneko partida telebistaz ikusi zelako, Donostia Kirolak eman dituen erreztasunak Josean Gaska kiroldegia erabiltzeko orduan, Eroski Bidaiak Errumaniako delegazio handiari ostatua lortu zuelako, Autocentro Igarak Bera Berak erabili dituen kotxeak babesteko eta Ziaboga Jatetxeari eta Pelotadendari emandako laguntzagatik. Hobetzekoak Etorkizunari begira planifikazioan hobetu beharra dagoela Bera Beraren ustez, kontuan hartzen badugu ez dela urte bakarra Behobia-Donostia lasterketarekin topo egiten dugula. “Aurten, gainera, Josean Gaskara gerturatu ziren zale askok jakinarazi ziguten kiroldegira iristeko izan zituzten arazoak, batez ere aparkatzerako orduan, Behobia txiki eta Belodromoan Korrikalarien feria tartean” adierazi du Tati Garmendiak. Hortik aurrera, Bera Bera pozik dago taldeak bi partidatan zabaldu dituen baloreekin eta EHFko delegatuaren aurrean erakutsi den antolakuntza maila. Bitxikeri gisa, Basque Country kamisetak estrenatu direnean –Eusko Jaurlaritzak turismo marka erabiltzen duena-, harrigarria sortatu zaigu Errumaniako Galati hiriko udal ordezkariek Bilbo bisitatzeko jarri zuten gogoa, ordu gutxi batzuetarako izan bazen ere. Hurrengo erronka, datorren urteko otsailean. Azaroaren 20an jakingo dugu nor izango den aurkaria.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores