Infantil taldeen arteko derbi bikoitza larunbatean Egian
Ohorezko mailako Bera Bera taldea Alcobendasera egingo duen bitartean Bera Berako harrobiak bost partida jokatuko ditu larunbatean, guztiak, senior mailako Egia Bera Bera ezik asteburu honetan atsedena hartuko baitu.
Ohi denez, garaiz esnatuko direnak infantil mailako jokalariak izango dira. Izan ere, derbi bikoitza interesgarria jokatuko dituzte Egia kiroldegian. Goizeko 9,30etan bi partidak irabazi dituzten taldeak izango dira aurrez aurre, Egia Bera Bera B eta Bera Bera Egia Bi, alegia. Goizeko 11etan, berriz, Egia Bera Bera A eta Bera Bera Egia Bat taldeen txanda izango da.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketan Bera Bera Egia kadete 2 taldeak irteera zaila du larunbatean. Legazpiko Bikuña kiroldegian Alumunios Aleman liderra zain izango baita 17,30etan.
Euskal Liga
Eta Euskal Ligan, Bera Bera Egia kadete eta jubenil taldeak Kukullaga hartuko dute Bidebietan. 16,45etan Bera Bera Egia kadete taldeak Autobuses Juantxu Kukullaga izango du aurrean eta 18,30etan jubenilen txanda izango da.
Euskadiko selekzioa
Larunbateko partidak jokatu aurretik, bihar azaroak 1, osteguna, kadete mailako Maitane Etxeberria eta jubenil mailako Eider Lizarbek Barakaldo Lasesarre kiroldegira abiatuko dira Euskadiko selekzioekin entrenaldietan parte hartzera.
Argazkia: Ainara Luque