Bera Bera

Select your language

Oso hasiera bikainari esker, jaurtiketa guztiak gola izan direlarik, Bera Bera Eskubaloiak laster abantaila hartu du garai ahulak bizi dituen Mar Alicante taldearen aurrean. Ia hilabete pasa ostean berriro ere agertu da Bera Bera Bidebietan, Danimarkan Champions bizi ondoren eta Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka puntu bat utzita, donostiarrek edozer zalantza uxatu nahi izan dute hasieratik. Abiadura lagun, jaurtiketak guztiak gauzatu dituzte eta 11. minutuan 11-3 aurretik zihoan Bera Bera. Patricia Elorzak lehenengo gola egin du aurreneko erasoan. Hortik aurrera, minutuak pasatu ahala golak igo dira markagailuara. Arabarra, Altuna, Rubio, Núñez, Ziarsolok ez dute kupidarik izan Tornero atezainarekin, oso azkarra izan dena bi kontraeraso moztera atera denean. Elorza konturatu da eta 32 metrotatik egindako jaurtiketa sarean amaitu da. Defentsan, Cuña aurreratuta Corbi eta Juarezen jokoa oztopatu du. Baloi bat errekuperatu eta gol sartu ostean egindako eroriko txarra galiziarraren belauna okertu eginda. Gauean begiratu behar zioten Donostiako ospital batean. Hasiera bikaina ostean, Bera Berak Torres atezainarekin topo egin du. Reyes Carrere Nitsan Dunay, Menéndez, Arizaga, Ederra eta Pinedo sartu ditu. Donostiarrek aise kudeatu dute partida eta Anabel Mateo izan da Mar Alicante taldea beregain hartu duena. Bigarren zatian 18-7 Nagusitasuna bigarren zatian areagotu egin da. Izan ere, Alicanteri kostatu zaio Zoqbiren egoera frogatzea. Alacanteko jokalariek bi gol baino ez dute sartu bigarren zatiko aurreneko 15 minutuetan eta zazpi gol lortu dituzte zati honetan. Bestetik, Bera Bera erritmo berberarekin jarraitzen zuen eta kontraeraso batzu gauzatu ez arren, aurkaria bikoiztezn zuen. Partida ezin hobeto bukatu da, Uxue Ezkurdia gaztearen golarekin, hain zuzen. Eli Pinedo ordezkatu du eta segundu gutxi falta zirela gola sartu du bere aurkaria gaindituz. Bera Bera 35 – Mar Alicante 17 Bera Bera 35 (17 + 18): Yamiley, Altuna (5), Rubio (5, 1p), Cuña (1), Elorza (4), Núñez (1), Ziarsolo (7, 1p) –titularra- Pinedo (5), Dunay (2), Menéndez (1), Ederra (3), Arizaga, Ezkurdia (1) eta Zoqbi (o.a). Mar Alicante 17 (10 + 7): Tornero, Moreno (2), Corbi (2), Mateo (7), Vicente (2), Juárez y Marín (3) –titularra- González, Alonso, Ayllón, Gayo, Estévez (1), Torres (o.a). Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo (Galiziarrak) Kanporatuak: Elorza (2), Ederra eta Menéndez (2) Bera Beratik eta Marín Mar Alicantetik. Partzialak: 5-1, 10-3, 12-5, 13-6, 16-8, 17-10 –atsedenaldian- 19-10, 21-12, 24-12, 28-14, 31-16 eta 35-17.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores