María Núñez: “Entrenatu eta jokatu ahala, elkarri ulertuko diogu”
Denboraldi honetako Bera Bera Eskubaloiko aurpegi berrienetarikoa da María. Silvia Ederrarekin batera posizio garrantzitsu batean jokatzen du kanariarrak, pibotean alegia. 17 urte bete zituela abiatu zena Alacantera eta bertan azkeneko bost denboraldiak eman ditu.
Bera taldea “asko aldatu da”. Izan ere “iazko taldearekin ez du antzik, dena aldatu egin da, zuzendaritza taldea eta entrenatzailea ere bai” adierazi du María Núñezek. Horregatik “ezer gutxi dakit, nirekin hasieran jokatu zutenak itzuli dira eta bestea beste, Eldarik Marizza Faria fitxatu dute”.
Mar Alicantek ez du denboraldi hasiera ona burutu. Castron irabazi eta Barakaldon berdinketa urratu zuten. “Orain denbora behar dute” dio piboteak.
Bera Beraren inguruan gauza bera eskatzen du. “Jokalari gazteak etorri gara eta iaztik hona taldea aldatu egin da” azaldu du. “Hasieran –jarraitzen du- moldaketa zaila izaten da baina entrenatzen eta jokatzen elkarrekin geroz eta hobeto konponduko gara”.
Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka puntu bat galdu zuen Bera Berak azkeneko jardunaldian. “Ez genuen ondo jokatu eta markagailuan aurretik jarri ginenean ezin izan genuen aldea ondo kudeatu” adierazi du Maríak.
Donostian bi hilabete baino gehiago daramazki Mariak. “Pistatik kanpo gure arteko harremana azpimarratuko nuke eta pistan borroka egiteko gogoa eta kemena”.
BM Rocasa, lider
Denboraldi hasieran, Reyes Carrere entrenatzaileak Rocasa aipatu zuen Ligako izkutuko talde gisa. Atzo kanariarrek Alcobendas gainditu zuten (33-30) aurretutako partidan, ondorioz, BM Rocasa da bost partidak irabazi dituen talde bakarra.
Egoerak ez du María Núñez harritu “ezer gutxi aldatu duen taldea delako, hiru urte jarraian daramate, oso indartsu dira banakako jokoan eta eskubaloi azkarra egitean ari dira”.
Horrela, larunbatean Rocasaren arrastoa gertutik jarraitzea du jokoan Bera Berak, hurrengo astean Elxeko plaza zailan jokatu aurretik. Donostiarren eta kanariarren arteko lehia urtarrilean izango da.
Kadeteak eta jubenilak, bihar Bidebietan
Bera Bera Eskubaloiko harrobia ikusteko aukera izango da bihar urriaren 12an, ostirala. Euskal ligako hirugarren jardunaldian, kadete mailako Bera Bera Egia taldeak Aloña Mendi hartuko du Bidebietan goizeko 10etan. Bi taldeetako jubenil mailako jokalariek eguardiko 12etan izango dute partida. Era berean, Egia Bera Bera senior taldea Oñatin arituko da goizeko 10etatik aurrera.