Iazko denboraldiko gakoa izan zen, Bera Berari Ligan eta Kopan azpitxapeldunak gelditzeko aukera eman ziona eta, ondorioz, Viborgen Campions Leagueko QTn aritzeko txatela. Reyes Carrere entrenatzaileak behin eta berriz nabarmendu zuen 24 gol baino gutxiago jaso behar zituztela.
Izan ere, Bera Berak iaz Ligan galdu zituen hiru partidak –Itxakoren aurkako bi eta Elxen- 27 gol hartu zituen, eta Bera Berak Alcobendasen helburua lortu baino lehen, Leonen hogeitaseina berdindu zuen eta 25 gol hartu arren bi partidak bereganatu zituen, Elcheri Bidebietan –atsedenaldian 19-12- eta Pabellón de los Sueñosen gol batez irabazi zuena.
Azpitxapelketa lortu ondoren, Rocasa eta Eldak 27 gol sartu zioten Bera Berari, halere, donostiarren eraso jokoa ezin izan zuten gelditu.
Denboraldi honi begira, eredua bera da, hau da, zati bakoitzean gehienez 12 gol jaso eta partida bukaeran 25 gol baino gutxiago. Viborgen Poloniako txapeldunek 18 gol lortu zituen lehenengo zatian iaz birritan baino eman zena, Lada Togliattik –EHFko txapelduna izan zen ostean- Gaskan eta Bidebietan Rocasak garrantzi gutxiko partidan. Partida guzti hauetan, Bera Berak uholdea bigarren zatian etetea lortu zuen. Lada 35-34 gainditu zuen, Rocasari bederatzi gol sartzen utzi zion orduan eta Danimarkan, bigarren zatiko 20 minutuetan 9-5 partziala lortu arren, donostiarrek Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurkako partida ezin izan zuten irauli.
Egungo ligan, aurreneko partidan Porriñon, defentsa ez zen aipagarriena izan eta Bera Berak 22 gol jaso zituen -11 zati bakoitzean-. Halere, pasa den larunbatean A Guardan, Mecalia Atlético Guardésen hasera sutsua (10. min., 6-3) gelditzea lortu zuen Bera Berak atsedenaldira 10-10 iristeko, zenbaki politak donostiarren defentsarako. Halere, Bera Berak 15 gol jaso zituen zati horretan, 2011-12 denboraldi osoan inork lortu ez zuen marka. Itxakok eta birritan Leonek 14 gol baino ez zuten sartu azkeneko 30 minutuetan.
Hala eta guztiz ere, lau partida hauetan Bera Bera da gol gutxien jaso zuen taldea, 86 hain zuzen ere, Mecalia Guardés baino zortzi gol gutxiago eta Alcobendas eta Kukullaga baino 10 gutxiago. Ondorioz, Darly Zoqbik eta Yamiley Rodriguez atezainek muga non dagoen badakite.