Domin olinpikoak lortu dituzten kirolarien lana aitortu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako kontseiluak onartu du gaur goizean Lan Onari saria ematea Joku Olinpikoetan brontzezko domina lortu zuten Bera Bera Eskubaloiko Eli Pinedo eta Patricia Elorza jokalariei. Euskadiko Egunean, Urriaren 25ean, egingo den harreran Patxi Lopez Lehendakariak emango die garaikurra.
Joku Olinpikoetan dominak lortu dituzten kirolarien lana aitortu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak. Eli eta Patrirekin batera, kirol arloan Lan Onari aipamena Nely Carla Alberto, Maialen Chourraut, Maider Unda eta Richard Oribek ere jasoko dute.