Bera Beraren harrobia, pistara asteburu honetan
Senior, jubenil eta kadete nagusiena asteburu honetan egingo dute debuta 2012-13ko denboraldian. Hiru taldeak iaz baino maila bat gorago daude, ondorioz, zailago izango dute.
Iaz lortu ziren igoerari esker senior mailako Egia Bera Berak C.D.B. Leizaran, Urnieta London School, Ereintza, Aiala A ZKE, Tecnifuelle Elgoibar, Asador Basusta Pulpo K.E. eta Aloña Mendi K.E. izango ditu aurkari.
Aurreneko partida Errenteriako udal kiroldegian izango du igandean 11,30etan Ereintzaren aurka, urriko lehenengo asteburuan Egian CDB Leizaran hartuko du.
Bidebieta
Bera Bera Egia jubenil eta kadeten Bidebietan egingo dute debuta Euskal ligan. Elgoibar, Ermua, Zumaia, Zarautz, Oñati, Etxebarri eta Barakaldoko taldearen aurka arituko dira donostiarrak.
Horrela, jubenil taldeak Lauko Elgoibar hartuko dute larunbatean Bidebietan eta ostean Errotabarri, Galdona Burdindegia Pulpo K.E., Aiala Zarautz K.E., Aloña Mendi K.E., Autobuses Juantxu Kukullaga eta Zuazo.
Bera Bera Egia kadete taldeak, bestalde, Casa Astigarraga Elgoibar izango du aurrean larubatean 17,45etan eta, era berean, izango ditu honako aurkari: Errotabarri, Talai-Pe Jatetxea Pulpo, Aiala Zarautz, Aloña Mendi, Autobuses Juantxo Kukullaga eta Zuazo.
Bestetik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Gipuzkoako txapelketari ekingo dio urriko aurreneko asteburuan Errenterian Ereintza Beissier taldearen aurka.
Era berean, Bera Berak infantil mailalo bi talde aterako ditu eta, irailean froga egin ostean, urriaren 1ean eskola martxan jarriko da astelehenero 18,30etan.