Bera Bera

Select your language

Uste baino laburrago izan da Bera Beraren ibilbidea Champions Leaguen. Gaur arratsaldean Viborgen jokatutako partidan Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurka (22-31) galdu dute donostiarrek, hasiera hasieratik poloniarren alde egin duen partidan.

Lehenengo zatian arazoak baino ez dira izan. Vistalen baliabideak ezagutzen zituen Bera Berak, baina defentsak ezin izan du Kulwinska pibotea gelditu. Halere, Bera Berari min gehien egin diona kontraerasoak izan dira, Vistalek makina bat gauzatu ditu Sulzyckaren bitartez.

Horrela, partida hasiera kalbarioa izan da, 6. minutuan (1-3) Reyes Carreren hutsartea eskatu behar izan du. Bera Berak ez zuen gainditzen Poloniarrek jarritako orma Andrzejewska, Petrinja, Krnic eta Kulwinskaren altuera baliatuz. Elorzak langara bidali du lehenengo jartiketa eta bigarrena defentsak blokatu du, ondorioz, donostiarrek pibotearekin loturak urratu nahi zituen, horrela iritsi zen banako berdinketa Nuñezen bitartez.

Defentsak, baina, ez zuen funtzionatzen, Krnicen barneraketak zirela edo pibotearekin asmatzen zutela, Bera Berak ezin zuen uholdea gelditu eta askotan berak ematen duena pairatu du, defentsari esker kontraeraso bortitzak gauzatu, aurreneko zatian behin bakarrik egin duena.

Donostiarrek gola egiteko lan ugari egin behar zuten, poloniarrek, aldiz, gutxi. 1-6 (9. min), 4-8 (14. min). Reyes Carrerek defentsa aldatu zuen orduan, Eli Pinedo aurrean jarriz Vistalen lehenengo lerroa oztopatuz.

Defentsan hobeto ibili arren, erasoan baloiak galdu ditu Bera Berak Vistalen kontraerasoak baliatuz (6-14, 21. min). Pinedoren bi golek eta Elorzaren barneraketa batek Bera Bera gertuago jarri dituzte (9-14 eta 11-15) baina lehenengo zati amaiaera hasiera bezain txarra izan da, hau da, atsedenaldian 11-18 galtzen.

Defentsa irekia

Denbora eta baliabideak baziren partida iraultzeko bigarren zatian. Bera Berak sinistzen zuen, Vistalek eraso luzeak nahi zituen eta donostiarrek ia banan-banako defentsa egin dute.

Bera Berari eskuin hegalean ez du asmatu eta Vistalek abantaila handitu egin du (12-22, 41. min). Pinedok hiru gol sartu ditu orduan eta Eider Rubiok beste bat, Bera Bera sei goletara jarriz (16-22). Alba Menéndezek erasoan asmatu egin du ostean. Hiru gol garrantzitsuak sartu ditu zarauztarrak (20-23, 50. min).

Halere, Bera Berako jokalari ohi Ana Petrinjak sekulako gola sartu egin du Bera Beraren bolada moztuz. Horrez gain, Sulzyckaren bi kontraeraso 20-27 jarri dute bost minutuen faltan.

Ondorioz, etsipena Bera Beraren debuta Champions Leaguen. Bihar 14etan Suitzako LC Brühl izango da aurkaria, gaur eguardian Viborgen aurka 30-14 galdu duen taldea. Bera Berak Cup Winners’ Cup (Errekopa) jokatuko du.

Bihar irabaziz gero hirugarren kanporaketan sartuko da, azaroaren 10 eta 17an eta aurkaria Errumaniako HC Danubius Galati izango da. Bestetik, galduz gero bigarren kanporaketan sartuko da urriaren 13 eta 20an eta Bielorrusiako HC Gomel izango dute aurrez aurre. Ikus argazkiak Bera Bera - Vistal Laczpol

Fitxa: Bera Bera 22- Vistal Laczpol Gdynia 31

Bera Bera 22 (11+11): Zoqbi, Altuna, Rubio (7, 4p), Núñez (2), Elorza (2), Ziarsolo (1) eta Pinedo (6) –titularra- Dunay, Cuña, Castro, Ederra (1) eta Menéndez (3).

Vistal Laczpol Gdynia 31 (18+13): Gapska, Sulzycka (7), Petrinja (2), Krnic (6), Kulwinska (5), Andrzejewska (2) eta Koniuszaniec (3) –titularra- Janiszewska, Bialek, Kowalczyk (o.a.), Zych, Mateescu (5, 2p), Pawlowska (1) eta Ziemienowicz.

Epaileak: Radojko Brkic eta Andrei Jusufhodzic (Austria) Kanporatuak: Pinedo (2) eta Menédez Bera Beratik eta Zych, Bialek, Krolikowska eta Janiszewska Vistal Laczpol Gdynia taldetik.

Patzialak: 1-1, 2-6, 5-9, 6-13, 10-15, 11-18 –atsedenaldia- 12-18,12-19,17-22,19-23, 20-23, 21-27 eta 22-31

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores