Bera Bera Eskubaloia gaur arratsaldean iritsi da Viborgera, Champions Leaguen debuta egingo duen Danimarkako hiria. Euriz jaso ditu donostarrak, bihar arratsaldeko 4etan Poloniako txapeldun Vistal Lazcpol Gdynia taldea aurrez aurre izango dutenak.
Madrilen lo egin ostean, taldeak Danimarkara abiatu da goizean hegazkinez. Viborgek Europako lehiaketa gorenean jarraitzeko kanporaketa antolatu du, non lau taldeek Champions Leagueko multzoen fasea jokatzeko aukera emango lukeen txartel bakarra dute jokoan.
Bera Berak bihar 10,15etan egingo du entrenaldia arratsaldean jokatuko den pistan. Taldeak 11,45etan bazkalduko du eta ondoren atsedena hartu. Donostiarrek debuta egingo dute lehiaketa honetan Poloniako Vistal Laczpol Gdynia arratsaldeko 4etan.
Ezker aldea zaindu
Bera Berak bezala, Poloniako txapeldunak ligako aurreneko hiru partidak irabazi ditu. Reyes Carrere entrenatzailearen esanetan “gu baino haundiagoak dira eta gol asko sartu ditu ligan”. Zentzu honetan azpimarratu du “ezker aldea, Marina Mateescu laterala eta Karolina Sulzycka hegalekoa egiten duten jokoa”. “Erasoa Patrycja Kulwinska pibotearekin borobiltzen dute” dio Bera Berako entrenatzaileak. Horrez gain, ezin ahaztu behar Bera Berako jokalari ohiak Natasa Krnic eta Ana Petrinja.
Bestetik, Bera Bera Viborgera plantilla osoarekin iritsi da, pasa den asteartean Kukullagaren aurka jaso zuen kolpea ahazu du Alba Menendezek. Viborg HK – LC Brühl partidak irekiko du kanporaketa eguardiko 1etan. Ondoren, Bera Berak –etxean legoke- Vistal izango du aurrean 16etan. Irabaziz gero Bera Berak finala igandean 16,50etan jokatuko luke eta ETB K SATek zuzenean eskainiko luke partida.