Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloioak gaur arratsaldea irtengo da autobusez Madrilera eta bihar goizean hegazkinez Danimarkara egingo du bidaia. Champions Leaguen egingo du debuta Bera Berak larunbatean. Superkopa eskuratzea nolabait, iazko denboraldiari amaiera bikaina jartzea suposatu badu ere, Champions League bezalako lehiaketan parte hartzea lorpen handia da Bera Bera Eskubaloiarentzat. Emakumeen eskubaloiko ohorez mailan 23 denboraldi igaro dira Europa mailako lehiaketa gorenean debuta egin ahal izateko eta hiru aldiz Championsa irabazi zuen Viborgen pistan gauzatuko da. Bera Berak lehiaketan jarraitzea du jokoan asteburu honetan, Itxakok muzin egin zion Champions jokatzeari eta, ondorioz, Bera Bera da Espainiako ligako ordezkari bakarra. Horrela, bihar arratsaldean iritsiko da Viborgera, larunbat goizean saio arin bat beteko du 10,15etan pistan bertan eta 16etan Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia izango du aurrez aurre, Austriako Radojko Brkic eta Andrei Jusufhodzic epaileak zuzenduko duten partidan. Aurretik, 13etan Viborg eta Brühl finalean leku baten bila arituko dira. Igandean, hirugarren eta laugarren postua jokoan jarriko da 14etan eta ondoren finala. Bera Berak Poloniako txapelduna gainditzen badu ETB K emango luke finala 16,50etan. Helburua lortuz gero, Donostiak Champions Leagueko hiru partida jasoko ditu eta horien artean egungo txapelduna Buducnost. Partidaren bat galduz gero, Bera Bera Errekopara pasatuko litzateke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores