Atzo, arratsaldeko 6,30etan, 8 eta 12 urte bitarteko hogei bat gaztek aukera izan zuten ordu betez kirolera orokorrean eta batez ere eskubaloia ezagutzeko aukera ederra izan zuten.
Eskubaloia sustatzeko asmoz, Bera Bera gazteengan kirola zabaltzeko helburu du. Horrela, atzo hasita, iraileko astelehenetan froga dohainik egiteko aukera dute eta eskola urriaren 1ean hasiko litzateke.
Harrobiko koordinatzaile Verónica Valverderen ardura da ekimena, aurten Ainara Luquek lagunduko duena eta, iaz bezala, Imanol Reformas enpresak babesten du. Izan ere, gazte batzu kamiseta naranjarekin etorri ziren atzo.
Ohorezko mailako taldearekin argazkia
Saioa arina eta dibertigarria sortatu zen. Berotzeko ariketa batzu bete ostean, gazteek joku ezberdinak bete zituzten eta baloiarekin aurreneko kontaktua izan zuten. Baziren batzuk eskubaloia lehenengo aldiz frogatu zutenak.
Horrez gain, ondoren ohorezko mailako jokalariek entrenaldia burutu behar zutenez, gazteek sorpresa gisa eta oso pozik atera zuten argazkia beraiekin.
Datorren astelehenean (18,30etan) Bidebieta kiroldegiko pistan beste saio irekia burutuko dute.