Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak ohorezko mailako emakumeen eskubaloiko 2012-13 denboraldia ireki zuen eta jardunaldia itxi zenean lidergoan zegoen, aurkariari alde gehiena atera zion taldea zelako.

Donostiarrek 22-32 gainditu zuten BM Porriño, gainera, lehenengo eta bigarren zatietako partzialak 11-16 amaitu zuten; halere desberdinak izan ziren. Aurreneko zatian berdintasuna izan zen nagusi 22. minuturarte. Bera Berak zazpi gol sartu zizkion Porriñori eta bakarra jaso azkeneko minutuetan.

Bigarren zatian, minutuak pasatu ahala Reyes Carrereren jokalariek aldea handitu zuten, hamar goleko abantaila lortu zuten arte. Helvetia BM Alcobendasek Asfi Itxakori 24-33 irabazi zionez, Bera Bera lidergoan kokatzen da lehenengo jardunaldian, iaz egin zuen bezala, Bidebietan Kukullagaren aurrean lortu zuen golen aldea lagun.

Rocasa, Elche, Valencia eta Kukullagaren garaipenak

Kanarietako BM Rocasak Mecalia Atlético Guardés gaindutu zuen (34-31); Elche-Mustang taldeak beti zaila den Cleba Leoni irabazi zion (25-29); Valencia Aicequip taldeari asko kostatu zitzaion Castelldefels menperatzea (20-25) eta Kukullagak Castron irabazi zion (17-19). Emakumeen eskubaloiko emaitzak

Bestetik, Zuazo Barakaldok eta Mar Alicantek (20-20) berdindu zuten Lasesarren. Larunbatean (19etan) Bera Berak Asfi Itxako hartuko du; irailaren 18an, asteartea (19,30etan), Kukullaga Etxebarri izango da Bidebietan eta irailaren 22 eta 23an Champions Leagueko multzoen fasean jokoan izango du Viborgen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores