Bera Bera Eskubaloiak abantailak kudeatzen jakin izan du gaur Porriñon emakumeen eskubaloi ligako ohorezko mailako aurreneko puntuak lortze aldera. Donostiarrak, aurreneko zati amaiera onari esker bost goleko aldea lortu dute eta aurkariari argi adierazi diote puntuak bereganatu nahi zituztela.
Iazko denboraldia bezala, partida joan ahala hobeto sentitu da Bera Bera. Aurreneko minutuetan berdintasuna zen nagusi, donostiarrek bost minutuero lau gol jasotzen zituzten, Reyes Carrere entrenatzaileak onartzen dituen kopuruen mugan.
Erasoan, lehenengo zati erdian izandako hutsunea izan ezik, Bera Bera eraginkorra izan da, batez ere lehenengo lerroa eta Matxalen Ziarsolo kontraerasoan.
Bigarren zatian, Bera Berak markagailuan zuen aldea ondo kontrolatu du. Pixkanaka pixkanaka aldea zabaldu du defentsa baliatuz. Izan ere, BM Porriñok sei gol bestetik ez ditu lortu bigarren zatiko aurreneko 20 minutuetan.
Horrela, hamar minutu falta zirela, Bera Berak adina goleko abantaila zuen, partida amaieran mantendu duena, alegia. Ondorioz, oso hasiera ona Bera Berak aurtengo denboraldiari eman diona.
Donostiarrek Bidebietan ligan egingo dute debuta datorren larunbatean, iralak 15, (19etan) Itxakoren aurka eta ia jarraian, irailak 18 asteartean, hirugarren jardunaldiari ekingo diote Kukullaga Etxebarri taldearen aurka etxean ere bai, Bera Berak irailaren 22 eta 23an Champions Leaguen debuta egingo baitu.
Fitxa: BM Porriño 22 – Balonmano Bera Bera 32
BM Porriño 22 (11+11): Alba Araujo, Aloa Martínez (1), Estela Doiro (2), Alicia Fernández (6), Isa Bastero, Nekane Terés (4), Paula Fernández (3), Iris Sanjuan (o.a.), Maialen Mujika (2), Ana Rodríguez (2), Sandra Costas (1) eta Rivas (1).
Bera Bera 32 (16+16): Zoqbi, Altuna (1), Cuña (4), Rubio (7), Elorza (6), Núñez (1) y Pinedo (2)–titularra- Ziarsolo (4), Dunay (1), Menéndez (1), Ederra (3) eta Castro (2).
Epaileak: Casado Fernández eta Vera Ávila (Andaluzia)
Kanporatuak: Isa Bastero eta Alicia Fernández Porriñotik eta Elorza, Pinedo, Núñez (2) eta Ederra (2) Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 4-5, 6-6, 8-8, 10-12, 11-16 –atsedenaldia- 13-18, 14-20, 16-23, 18-29 eta 22-32