Reyes Carrere: “Faboritoak izateko ardura sentitu nahi dugu”
Emakumeen eskubaloi liga hastear dago. Txapelduna izateko lehian askok Bera Bera Eskubaloia jarri dute aurrena, klubean onartu den papera. “Plantilla dugu lehiatzeko, goian egoteko” adierazi du Reyes Carrere entrenatzaileak “halere, inork gutxik bermatzen digu hori horrela izango denik, bestela etxean geundeke” dio barre-irriz.
Bere ustez “iaz egindako lana egiten ari gara, agian intentsitate handiagoa da aurtengo, argi dagoena da arrakasta lanaren bitartez lortuko dugu”.
Horrela, Bera Bera ligari ekingo dio irailaren 8tik aurrera, datorren larunbatean (18etan) Porriñon hasiko baitu aurtengo ibilibidea. “Ohorezko mailan urte bete egin dute eta aurten jokalari batzu fitxatu dituzte taldearen jokoa hobetuko dutenak” azaldu du Reyesek.
Bera Berako entrenatzaileak onartu du bere taldea faboritotzat jotzea. “Ez gaude hemen gainontzeko taldearen maila jaitsi delako, Bera Beraren ibilbideak horrelakorik eskatzen zuelako baizik eta hori dela eta faboritoak izateagatik sentitu behar dugun ardurarekin lehiatzen jakin behar dugu”.
Bere ustez, “bi hilabete barru ezagutuko ditugu txapeldun izateko aukerak dituzten taldeak”, halere azpimarratu du “azken urte hauetan Alcobendasek egin duen ibilbidea ona; Elchek talde ona egin du; BM Rocasa izan daiteke sorpresa, BM Porriño ere ondo ibilliko da…”
Cuña: “Etxean hasteko gogokin nago”
“Oso gustora etxean hasiko garaleko” dio Porriñon jaiotako Veronica Cuñak. Aurtengo Bera Beran ardura gehiago izango duen galiziarrak “ilusio handiz gaude” onartu du. Taldeak egin duen aurredenboraldiarekin “pozik” dago, “Reyesek eskatzen digun jokua egunez egun hobetzen saiatzen gareleko”.
BM Porriño taldeaz “gaztetasuna eta gogoa” azpimarratzen ditu. Bere ustez “erdi mailan arituko den taldea izango da eta Estela Doiro eta Isa Bastero jokalariak aipatzen ditu, azken honek ardura hartzen duelako une garrantzitsuenetan”.