Bera Berako harrobi guztia martxan dago, senior mailako jokalariak, kadete nahi jubenilek abuztuan hasi zituzten entrenaldiak eta atzo infantilak hasi ziren Bidebietan korrikan.
Astelehenetik aurrera eskola jarriko da abian. Iaz bezala, Bidebietan bilduko dira 8 eta 12 urte bitarteko gazteak (mutilak ere bai) arratsaldeko 6,30etatik 7,30etara kirolean eta eskubaloian aurreneko urratsak emate aldera.
Verónica Valverderen gidaritzapean, gazteek joku ezberdinak betetzen dituzte, baloiarekin eta baloirik gabe, mugimenduen koordinaziorako mesede diren ariketak egiten dituzte eta gehienetan partida batekin amaitzen dute saioa. Ikus bideoa.
Bera Berak gurasoei aukera eman nahi die seme-alabak eskola frogatzeko, izan ere, irailean gelditzen diren hiru astelehenetan (10, 17, 24) ateak irekiko ditu eta urrian jarraitu ala ez erabakitzeko.