Bera Bera

Select your language

Pasa den larunbatean Bera Berak lortutako garaipena Superkopan hausnarketarako bidea eman digu kirol arloa gainditzen duelakoan. Azken aldi honetan komentario ugari zabaldu dira kirolak eta, batez ere, eskubaloiak bizi duten egoeraren inguruan. Uda honetan atzerrian jokatuko duten Espainiako jokalariak izan ditugu mara-mara, zoritxarrez ohorezko mailako eskubaloia Sagunto, Elda eta Murtziatik desagertu da eta, egunak pasa ahala, Joku Olinpikoetan lortutako Brontzeko domina balentria gisa gogoratzen dugu. Kopako azpitxapeldun gisa agertu zen Bera Bera Superkopan, hirugarren aldiz jarraian Itxakok Liga eta Kopa eskuratu zituelako. Halere, azkeneko urtetan erreferentziko taldeak bizi duen egoera kontutan hartuta, gutxietsi du Bera Beraren garaipena. Edo segurutzat jotzen zen behintzat. Superkopa, baina, ez da egun bateko gauza. 90 hamarkadan Kopako hiru final galdu zituen Bera Berak –alde gutxiena, bost golekoa-, 2000. hamarkadan lau final –bi irabazi zituen 2007an eta 2009an-, Europan aritu Errekopan finalerdia tarteko eta iazko azpitxapelduna izan zen Ligan eta Kopan. Proiektua pixkanaka baina sendo hazi dela adierazi du ibilbide arrakastatsu honek. Kirol arloan, garaipen zerrendan kokatuko da larunbateko Superkopa. Era berean pozik eta harro gaude planifikatutako lanaren behar batean berresten digulako, Bera Bera Eskubaloiak duen proiektuak emaitzak baino gehiego delako. Urte hauetan zehar Bera Berak Gipuzkoako emakumeen kirolari duintasuna eman dio, eta irizipide eramangarriekin egin du, kirol honek jasanezin zuen inflazioan erori gabe eta oinarri sendoak eraiki ditu eskubaloia sustatzeko. Bera Berak proiektu hori berretsi du, arlo ekonomikoan nahiz kirolean oreka bermatuz. Eta euskarri horrekin Liga eta Champions League bezalako erronka erakargarriak partekatu nahi ditu datorren larunbatetik aurrera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores